2025/01/16

uz04zapatua-I-

Urtean Zeharreko IV. zapatua

I. urtean

I. Irakurgaia

Bakearen Jainkoak biztu eban hilen artetik artzain handia;
berak egin zagiezala gai egite on guztietarako.

Hebrearrei egindako epistolatik

Heb 13, 15-17. 20-21

    Senideok: Jesusen bitartez eskeini deiogun Jainkoari oparitzat etenbako gorespena, geure ezpanez beraren izena autortuz. Ez ahaztu on egitea eta alkarri laguntzea, holako opariak ditu-eta Jainkoak atsegin.
    Egizue zeuen gidarien esana eta izan euren menpeko, zuetaz arduratzen diralako eta zuen kontu emon beharko deutsoelako Jainkoari; holan, pozik beteko dabe euren egitekoa eta ez marmarka; hau zeuen kalterako izango litzateke.
    Bakea emoten dauan Jainkoak biztu eban hilen artetik Jesu Kristo gure Jauna, ardien artzain handia, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri ebana. Bakearen Jainkoak egin zagiezala gai egite on guztien bidez bere nahia betetzeko; Jainkoak burutu dagiala gugan berari atsegin jakona Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Jaunak esana.

 

Erantzun salmoa

Sal 23 [22], 1-3. 4. 5. 6 (R/. 1)

R/.   Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.

V/.   Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean;
larre gurietan etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak deustaz barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.

V/.   Ibar baltz ilunean banabil be,
ez naz gatxaren bildur,
Zu nigaz zagoz-eta;
zure artzain-makilak nasaitzen nau. R/.

V/.   Mahaia atontzen deustazu
arerioen begi-bistan;
olioz igurzten deustazu burua,
gainezka dot edontzia. R/.

V/.   Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun guztietan,
eta Jaunaren etxean biziko naz
amaibako egunetan. R/.

 

I. eta II. urteetan

Aleluia

Jn 10, 27

R/.   Aleluia.

V/.   Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa, dino Jaunak;
        Nik ezagutzen ditut,
        eta hareek jarraitu egiten deuste. R/.

 

Ebanjelioa

Artzain bako ardiak lez ebiltzan.

  Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

Mk 6, 30-34

    Aldi haretan, apostoluek, barriro Jesusengana batu ziranean, egin eta irakatsi eben guztiaren barri emon eutsoen. Jesusek esan eutsen: «Zatoze zeuok bakarrik leku bakarti batera, eta hartu atseden apur bat». Ze, asko ziran joan-etorrian ebiltzanak, eta ez eben jateko be astirik.
    Orduan, bazter batera joan ziran eurak bakarrik, txalupaz. Baina jente askok ikusi zituan alde egiten, eta nora joiazan igarri be bai, eta herri guztietatik leku haretara jo eben lasterka, oinez, hareei aurrea hartuz.
    Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban. Errukitu egin jaken, ze, artzain bako ardiak lez ebiltzan, eta luzaro irakasten hasi jaken.

Jaunak esana.

 

I. astea

Urtean Zeharreko I. astelehena   II. urtean I. Irakurgaia       Penina arerioak gogor iraintzen eban Ana eta samintzen, Jaunak umeri...