Urtean Zeharreko I. martitzena
I. urtean
I. Irakurgaia
Egoki zan,
hareek
salbazinora gidatuko ebazan burua, Jesus,
oinazeen bidez
bete-beteko egitea.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 2, 5-12
Jainkoak ez dau aingeruen menpe jarri
aitatzen dihardugun etorkizuneko mundua. Liburu Santuan, hain zuzen, hauxe esan
dau norbaitek:
«Zer
da gizakia, Zu haretaz gogoratzeko,
zer
gizasemea, Zu haretaz arduratzeko?
Ia
aingeruen pareko egin dozu,
aintzaz
eta ohorez koroatu dozu;
guztia
haren menpean jarri dozu».
Beraz, Jainkoak dana gizakiaren menpean
jarri badau, ez dau ezer itzi haren menpeko egin barik. Halan be, oraindino ez
dogu ikusten gauza guztiak gizakiaren menpe dagozanik. Baina aingeruen pareko
egina izan dan Jesus ha aintzaz eta ohorez koroatua ikusten dogu, jasan eban
heriotzagaitik; izan be, Jainkoaren onginahiaz, guztien onerako jasan eban-eta
heriotza.
Jainkoak, gauza guztien sorburu eta helburu
danak, seme-alaba asko aintzara eroan nahi eban. Egoki zan, beraz, hareek
salbazinora gidatuko ebazan burua, Jesus, oinazeen bidez bete-beteko egitea.
Izan be, bai santu egiten dauan Jesusek, bai honek santu egiten dituanek,
jatorri bera dabe danek. Horregaitik, Jainkoaren Semeari ez deutsa lotsarik
emoten honeei senide deitzeak; hau esaten dau-eta:
«Zure
izena iragarriko deutset neure senideei,
goratuko
zaitut batzarraren erdian».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 8, 2ab eta 5. 6-7. 8-9 (R/. ik. 7)
R/. Jauna, zeure eskulan guztien buru
gizakia jarri dozu.
V/. Jauna, gure Jauna,
bai
miragarria zure izena lurbira osoan!
Zer
da gizakia, Zu haretaz gogoratzeko?,
zer
gizasemea, Zu haretaz arduratzeko? R/.
V/. Ia jainko baten pareko egin dozu,
aintzaz
eta distiraz koroatu;
zeure
eskulan guztien buru ipini dozu,
danak
haren menpe jarri dozuz. R/.
V/. Ardi eta behi-taldeak,
baita
basapiztiak be,
zeruko
hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan
dabiltzan guztiak. R/.
I. eta II. urteetan
AleluiaIk. 1 Ts 2, 13
R/. Aleluia.
V/. Onartu egizue Jainkoaren hitza,
ez
giza hitz huts lez,
Jainkoaren
hitz lez baino, halan da-eta. R/.
Ebanjelioa
Nagusitasunez irakasten eutsen.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 21b-28
Kafarnaumen, zapatuan sinagogan sarturik,
irakasten hasi zan Jesus. Jente guztia harriturik egoan haren irakaspenaz, ze
nagusitasunez irakasten eutsen, eta ez lege-maisuen moduan.
Bazan, izan be, sinagoga haretan espiritu
gaiztoaren menpe egoan gizon bat, eta oihuka esan eban: «Zer daukak gurekin,
Jesus Nazaretarra? Gu hondatzera hator ala? Bajakiat nor hazen: Jainkoaren
Santua».
Jesusek gogor eraso eutson: «Isildu hadi eta
urten gizon horrengandik!» Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra emon eutson eta,
garrasi handia eginez, urten egin eban gizonagandik.
Ikaraturik gelditu ziran danak, alkarri
itaunka: «Zer dogu hau? Irakaspen barria, eta zelako nagusitasunez emona
gainera! Espiritu gaiztoei be agintzen deutse, eta obedidu egiten deutsoe!»
Laster zabaldu zan Jesusen entzutea Galilea
aldeko bazter guztietara.
Jaunak esana.
Iruzkina
Jesusek sinagogan jarraitzen dau, baina han irakasten aurkitzen dogu, maisuei egokien lanetan. Eta, gainera, haren irakaspena ezaugarriekin lagunduta edo osotuta doa.
Jainkoaren erreinua iragarteak urduri jarten ditu txarkeria indarrak; eta Jesus euren gainetik garaile aurkitzen dogu.
Ebanjelariek lehenengotarik jarten deuskue argi Jesusen zeregina Jainkoaren erreinua iragartea dala; hau aginpidez egiten dauala; txarkeria indarrak urduri jarten ditula eta uxatu… Eta jentearen erantzuna harridurea dala.
Jesusek harridurea baino gehiago bilatuko leuke; onartzea eta haren lekuko bihurtzea.
Baina, jazoeren barri inguru guztietara zabaltzen doan arren, ez deusku emoten aditzera, banaka batzuk baino ez bada ere, bihotzean ikututa gelditzen diranik, iragarpenerako irabazita.
Entzute hutsa eta harrituta gelditzea baino gehiago behar da Jainkoaren erreinukide izateko eta haren iragarpenean jarduteko.
Ikutuko ete deusku barrrua?