Urtean Zeharreko III. zapatua
I. urtean
I. Irakurgaia
Arkitekto eta
egile Jainkoa bera dauan uria
itxaron eban
Abrahamek.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 11, 1-2. 8-19
Senideok: Itxaroten dogunaren oinarria da
sinismena, ikusten ez diranen proba. Sinismenagaitik onartu ebazan Jainkoak
gure asabak. Sinismenari esker, Abraham, Jainkoaren deiari erantzunez,
ondaretzat hartu behar eban lurraldera abiatu zan, nora joian jakin barik.
Sinismenaren indarrez atzerritar lez bizi izan zan agindutako lurraldean;
oihal-txaboletan bizi izan zan, Jainkoaren agintzari bera hartu eben Isaak eta
Jakob lez; eta hori, oinarri sendoa dauan uria, arkitekto eta egile Jainkoa
bera dauan uria, itxaroten ebalako.
Sinismenari esker hartu eban ondorengoa
ekartzeko indarra, bere emazte Sara agorra izan eta berak be sasoia joana eban
arren, agintzaria egin eutsona fidagarria zala sinistu eban-eta. Holan, gizon
bakarragandik –eta berau horretarako hilik egoala–, ondorengoak sortu ziran,
zeruko izarrak baizen ugari eta itsasbazterreko hondarrak baizen kontaezin.
Horreek guztiak Jainkoak agindutako
ondasunak eskuratu barik hil ziran; baina sinismenaren argitan urrunera ikusi
eta agurtu egin ebezan, holan lur honetan erromes eta arrotz zirala autortuz;
izan be, honan berba egiten dabenek garbi adierazoten dabe aberriaren bila
dabiltzala. Itzi eben lurraldea gogoan izan balebe, izango eben egokiera hara
bihurtzeko. Baina lur hobea gura eben, zerukoa. Horregaitik, Jainkoak ez dau
«hareen Jainko» deitua izateko lotsarik, uri bat be prestatu eutsen-eta.
Sinismenari esker eskeini eban Abrahamek Isaak,
Jainkoak probatu ebanean. Bera, agintzariak hartu ebazana, prest egoan bere
seme bakarra eskeintzeko, nahiz eta seme horretaz esan eutson Jainkoak:
«Isaaken bidez izango dozuz ondorengoak». Uste bizia eban Abrahamek Jainkoa gai
dala hilak bizteko be; horregaitik, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmenaren
ezaugarri izan jakon.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Lk 1, 69-70. 71-72. 73-75 (R/. 68)
V/. Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,
agertu
eta bere herria askatu dauana!
V/. Salbazino-indarra deusku emon
bere morroi
Daviden etxean.
Halan aginduta
eukan antxinatik
bere profeta
santuen ahoz. R/.
V/. Salbatuko ginduzala geure arerioen menpetik,
gorroto gaituen
guztien eskutik.
Holan agertu dau
gure gurasoenganako errukia
eta gogoratu da
bere itun santuaz. R/.
V/. Gure guraso Abrahami egindako zinaz:
berak emongo
euskula,
arerioen eskutik
askaturik,
bildur barik bera
zerbitzea,
santu eta zuzen
izanez haren aurrean
geure bizitza
guztian. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Jn 3, 16
R/. Aleluia.
V/. Hain maite izan eban Jainkoak mundua ze,
bere
Seme bakarra emon eutson;
harengan
sinisten dauanak betiko bizia dau. R/.
Ebanjelioa
Nor ete dogu hau
ze,
berak esandakoa
egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak be?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 35-41
Egun haretan, ilunabarrean, Jesusek esan
eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan
eben Jesus, egoan moduan. Beste ontzi batzuk be jarraitu eutsoen. Horretan,
haize-bolada zakarra atara eban, eta olatuek ontzia jotzen eben, ia urez
betetzeraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Itzartuazo
eta esan eutsoen: «Maisu, ez ete deutsu ardurarik gu galtzeak?» Harek,
itzarturik, hasarre egin eutson haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik!
Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori?
Ez ete dozue oraindino sinismenik?» Bildur ikaraz gelditu ziran, alkarri
esanez: «Nor ete dogu hau ze, berak esandakoa egiten dabe haizeak eta itsasoak
be?»
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesus ezagutzera garoaz Markos ebanjelariak, eta gaurkoan urrats bat gehiago emongo dau.
Sinagogan irakasten eta deabruak uxatzen, eta gaixoak osatzen eta pekatuak parkatzen, eta jente talde handiari irakasten ikusi badogu, oraingoan, ikasleen harridura eta bildurpean, itsasoari eta haizeari agintzen, eta honeek haren esanetara makurtzen ikusiko dogu.
Jendetzak entzuten deutso Jesusi, baina hau ez da geratzen hareen txaloen aparretan: beste batzuk ere entzun behar dabe Jainkoaren erreinuaz, eta eroan eiela eskatzen deutse ikasleei. Gogo txarraz hartu eta eroan egiten dabe, eurak jendearen txalo aparretan gozo egozalako, eta, ha galdu eta zer aurkituko dabe? Ez dabe Jesusengan jarrita uste ona… Beste zertan ete dabe?
Eta, behin txalupan eta itsasoan, hau, haizeak eraginda, txalupa iruntzi nahian biztu da. Euren artean darabilen eztabaidaren ezaugarri.
Eta uste osoa Aitagan dauan Jesus lasai dago; ustea beste zeozertan daben ikasleak bildurrak jota, eta hasarre: ez deutsu ardura gu galtzeak? galdetuko deutsoe.
Ustea Jainkoagan jarten ikasi behar dabe guztien adiskide izateko, bildur guztiak uxatzeko, norberaren onena emoteko, eta txaloen aparretik ihes egiteko.
Izango ete gara gauza uste Jesusengan jarteko?