Urtean Zeharreko III. martitzena
I. urtean
I. Irakurgaia
Hemen nozu, Jainko, zure nahia betetzeko.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 10, 1-10
Senideok: Legeak, etortzekoak diran
ondasunen kerizpea besterik ez izanik eta ez gauzen izatea bera, urtero eten
barik eskeintzen diran opari berberen bidez, ezin leikez ezelan be bete-beteko
egin eskeintza horreek egiten dabezanak. Bestela, amaitu egingo ziran opariak;
izan be, eskeintza horreek egiten dabezanek, behin garbitu ezkero, inongo
pekatu-kontzientziarik ez eben izango. Baina opari horreetan urtero barritzen
da pekatuen gogorapena, zezenen eta akerren odolak ezin leikiez-eta pekatuak
desegin.
Horregaitik, Kristok, munduan sartzean,
dino:
«Ez zenduan
oparirik eta eskeintzarik nahi izan;
baina gorputza
eratu zeunstan.
Erre-oparirik eta
pekatuen parkamen-oparirik
ez zenduan atsegin
izan.
Orduan, esan
neban:
Hemen nozu,
Jainko, zure nahia betetzeko;
hau dago Liburuan
Nitaz idatzita».
Lehenengo dino: «Ez zenduan nahi izan, ez
atsegin izan, oparirik eta eskeintzarik, ez erre-oparirik, ez pekatuen
parkamen-oparirik», nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. Ondoren
beste hau dino: «Hemen nozu, zure nahia betetzeko».
Lehenengo kultua kentzen dau, bigarrena
jartzeko. Eta Jesu Kristok, behin betiko egin eban bere gorputzaren opariaren
bidez, Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu sagaratuak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 40 [39], 2 eta 4ab. 7-8a. 10-11 (R/. ik. 8a eta 9a)
R/. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
V/. Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia,
makurtu eta entzun
dau nire oihua.
Kantu barria ipini
deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat. R/.
V/. Zuk ez dozu
sakrifiziorik eta eskeintzarik nahi izan,
ez erre-oparirik
eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina belarriak edegi
deustazuz.
Horregaitik dinot:
«Hemen nozu». R/.
V/. Iragarri dot batzar nagusian zure justizia,
ez ditut ezpanak
itxi, ondo dakizu, Jauna.
Ez dot neure
kolkorako gorde zure justizia,
zure
leialtasunaren eta salbazinoaren barri emon dot,
ez ditut isildu
zure maitasuna eta egia
batzar nagusian. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
apalari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Jainkoaren nahia
egiten dauana,
horixe dot Nik
anaia, arreba eta ama.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 3, 31-35
Aldi haretan, Jesusen ama eta anai-arrebak
etorri ziran eta, kanpoan gelditurik, deituazo egin eben. Jente asko egoan
Jesusen inguruan jesarrita, eta esan eutsoen: «Aizu, hor dituzu kanpoan ama eta
anai-arrebak, zeure bila».
Jesusek erantzun eban: «Nortzuk dira nire
ama eta anai-arrebak?» Eta, inguruan jarrita zituanei begiratuz, esan eban:
«Honeek ditut Nik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe
dot Nik anaia, arreba eta ama».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesus etxeratzeko hirugarren ahalegina aurkezten deusku Markos ebanjelariak: etxekoak ziran lehenengoak, kultu-agintariak hurrengoak; eta hirugarren honetan ama eta anai-arrebak dira Jesus eurekin eroan gura dabenak.
Zelan ulertu Jesusek honei emoten deutsen erantzuna? Argi itzi gura dau ebanjelariak Jesusen lehentasuna Jainkoaren berbea dala, eta ez taldearen, kultuaren edo familiaren ziurtasuna, ordukoentzat ezinbestekoa.
Jesusen helburua ez da ziurtasuna, Jainkoaren zerbitzua baino, eta hau haren erreinua iragartetik hasten da, eta txarkeria eta morrontza guztiak ezabatzean gauzatzen da.
Jesusek bere eginkizuna alboratu daiala bilatzen dauanak holango erantzun argiak aurkituko ditu. Ez dau ezerk ere aldenduazoko bere eginkizunetik.
Taldeak, eleizeak, familiak, edozein erakundek askatasunean hezi behar izango leuke; baina emoten daben ziurtasuna edo babesa morrontzarakoa da. Jesusek egiten gaitu askeak, libreak.