Urtean Zeharreko XXVI. astelehena
I. urtean
I. Irakurgaia
Neuk salbatuko
dot neure herria,
sortaldeko eta
sartaldeko lurraldeetatik.
Zakariasen Profezia liburutik
Za 8, 1-8
Egun hareetan, honan berba egin eban Jaun
ahalguztidunak:
«Hau
dino Jaun ahalguztidunak:
"Maitasun
minberaz maite dot Sion,
maitasun-garretan
nago beragaitik".
Hau dino Jaunak:
"Bihurtuko
naz Sionera,
Jerusalemen
erdian naz biziko;
Jerusalemi
'Uri leial' deituko deutsoe,
Jaun
ahalguztidunaren Sion mendiari 'Mendi santu' ".
Hau dino Jaun ahalguztidunak:
"Barriro
be jesarriko dira adineko gizon-emakumeak
Jerusalemgo
plazetan,
nork
bere makila eskuan, zaharraren zaharrez;
uriko
kaleak neska-mutikoz beteko dira,
plazetan
jolasean".
Hau dino Jaun ahalguztidunak:
"Egun
hareetan,
herri
honetan bizirik geldituek
hori
ezinezkotzat joko badabe be,
ez
da niretzat ezinezko izango".
Hau dino Jaun ahalguztidunak:
"Neuk
salbatuko dot neure herria,
sortaldeko
eta sartaldeko lurraldeetatik ekarriko ditut,
eta
Jerusalemen erdian biziko dira.
Neure
herri izango ditut Nik,
eta
euren Jainko izango nabe hareek,
leialtasunez
eta zuzentasunez"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 102 [101], 16-18. 19-21. 29 eta 22-23 (R/. ik. 17)
R/. Eraiki dau Jaunak barriro Sion
eta bera aintzaz betea agertu da.
V/. Begirune izango deutsoe nazinoek Jaunaren
izenari,
lurreko
errege guztiek haren aintzari,
Jaunak
Sion barriro eraikitzean
eta
bera aintzaz betea agertzean.
Bihurtuko
da zapalduaren otoitzera,
ez dau
gitxietsiko honen eskaria. R/.
V/. Bego hau idatzirik hurrengo gizaldiarentzat,
eta
sortu zorian dagoan herriak goratuko dau Jauna.
Jaunak
bere santutegi garaitik begiratu dau,
zerutik
lurrera begiratu,
katiguen
aieneak entzuteko
eta
heriotzara kondenatuak askatzeko. R/.
V/. Zure zerbitzarien seme-alabak seguru biziko
dira,
hareen
ondorengoek iraungo dabe zure aurrean.
Iragarri
dagiela Sionen Jaunaren izena,
Jerusalemen
haren gorespena,
herriak
euren erregeakaz batera
Jauna
gurtzera batuko diranean. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Jaunak emon
deust, Jaunak kendu.
Bedeinkatua
Jaunaren izena!
Job liburutik
Jb 1, 6-22
Behin baten, Jaunaren aurrera aurkeztu ziran
Jainkoaren zeruko zerbitzariak, eta Satan be han zan. Jaunak esan eutson
Satani: «Nondik hator?» Harek erantzun: «Hara eta hona ibili naz munduan
zehar».
Jaunak itaundu eutson: «Ikusi dok Job nire
zerbitzaria? Ez jok parekorik munduan: gizon zintzoa eta zuzena, Jainkoa
errespetatzen dauana eta gaiztakeriatik urrun dabilena».
Satanek erantzun eutson: «Hutsaren truke
errespetatzen zaituala uste dozu? Ez ete dozuz, ba, zeuk babesten bera, beraren
etxea eta daukan guztia? Egiten dauan guztia bedeinkatzen deutsazu, eta
aziendak ugaritzen doakioz herrialdean. Baina luzatu eskua eta ikutu egizuz
haren ondasunak; baietz madarikazinoa bota aurpegira!»
Jaunak esan eutson Satani: «Ondo jagok!
Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez, gero, bera ikutu». Eta urten
eban Satanek Jaunaren aurretik.
Egun baten, Joben seme-alabek bazkaltzen
egozan anaia zaharrenaren etxean. Etorri jakon mezulari bat Jobi eta esan
eutson: «Idiek goldean ziharduen eta astemeak larrean inguruan. Sabeo-talde
batek bat-batean etorri, morroiak ezpataz hil eta ganadua eroan dau. Neuk
bakarrik ihes egin ahal izan dot, zuri barri emoteko».
Berbetan ebilen bitartean, beste bat etorri
zan eta esan eutson: «Tximista jausi da zerutik, eta ardiak eta artzainak
kiskaldu ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dot, zuri barri emoteko».
Harek amaitu baino lehen, beste bat etorri
zan eta esan eutson: «Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluei eraso
deutsie eta eroan egin dabez, eta morroiak ezpataz hil. Neuk bakarrik ihes egin
ahal izan dot, zuri barri emoteko».
Oraindino berbetan ebilela, beste bat etorri
zan eta esan eutson: «Zure seme-alabak anaia zaharrenaren etxean bazkaltzen
egozala, basamortutik etorritako haize-eraso gogorrak lau aldeetatik astindu
dau etxea. Etxea jausi eta danak hil dira. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dot,
zuri barri emoteko».
Orduan, jagi, bere jantzia urratu eta ulea
zehatz ebagi eban Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztu eta esan eban:
«Biluzik
urten neban amaren sabeletik,
biluzik
bihurtuko naz lurraren sabelera.
Bedeinkatua
Jaunaren izena!»
Horretan guztian, Jobek ez eban pekaturik egin eta ez eutson Jainkoari bidebakokeriarik bota.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 17 [16], 1. 2-3. 6-7 (R/. 6b)
R/. Bihurtu nigana belarria, entzun nire berbea.
V/. Entzun, Jauna, nire justizi eskea,
aditu
nire deadarra;
makurtu
belarria nire otoitzera,
ez
dot engainurik ezpanetan. R/.
V/. Emon egizu nire aldeko epaia,
ikusi
begie zure begiek nire zuzentasuna.
Aztertu
nire barrua, ikertu gauez be,
probatu
suaz; ez dozu nigan okerrik aurkituko;
nire
ahoak ez dau huts egin. R/.
V/. Deika nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta;
bihurtu
nigana belarria, entzun nire berbea.
Agertu
egizu zeure maitasun harrigarria,
erasotzaileengandik
salbatzen dozuz-eta
zure
esku ahaltsuan babesten diranak. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Mk 10, 45
R/. Aleluia.
V/. Gizonaren Semea besteen zerbitzari izatera
etorri da,
eta
bere bizia danen alde ordainsari emotera. R/.
Ebanjelioa
Zuetan txikiena, horixe da handiena.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 46-50
Aldi haretan, eztabaida sortu zan ikasleen
artean, nor ete zan euretarik handiena.
Jesusek
igarri egin eutsezan euren burutazinoak eta, umetxu bat hartu, euren ondoan
jarri eta esan eutsen: «Ume hau nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau,
eta Ni onartzen nauanak bialdu nauan berbera onartzen dau. Ze, zuen artean
txikiena, horixe da handiena».
Esan eutson orduan Joanek: «Maisu, gizon bat
ikusi dogu zure izenean deabruak botatzen, eta galazo egin gura izan deutsagu,
ze, ez da gure taldekoa».
Baina Jesusek erantzun eutson: «Ez galazo,
ze, zuen aurka ez dagoana zuen alde dago».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Geure burua agertu gura dogunoi, edo besteen gainetik egon gura dogunoi, edo, gizarte honetan zeozer izateko besteen gainetik egon behar dala, edo lagunak eta entxufeak behar dirala, uste dogunoi, zein gatx egiten jakun Jesusen jarrera hau ulertzea edo geuganatzea.
Jainkoa danekaz dagoala esango dogu. Eta, besteen alde ezertxo egiteko, zeuk ere zeozer izan behar dozula... Eta halantxe goaz Jesusen esaldia desitxuratzen.
Argigarri dogu, horraitino, ikasleei jarten deutsen eredua: Ume hau nire izenean... Jesus, gizarte haretan, ezereztuta egozan umeekaz, txikiekaz, egiten da bat.
Eta beste hauxe ere irakasten deusku: bere taldera edonor dagola deituta; oztoporik ez jakola inori jarri behar.
Lehenengo kristinauek, alkartera sartzeko erdainkuntza eskatzen eutsen erdaindu barik egozanei.
Jesusen taldeko, edo haren ikasle, gizakiaren gizatasuna aldezten dauana da. Ikasiko ete dogu?
Urtean Zeharreko XXVI. martitzena
I. urtean
I. Irakurgaia
Herri asko etorriko da Jerusalemera Jaunaren bila.
Zakariasen Profezia liburutik
Za 8, 20-23
Hau dino Jaun ahalguztidunak: «Etorriko dira
oraindino Jerusalemera herriak eta uri handietako bizilagunak; uri batekoak
bestekoengana joan eta esango deutsie: "Goazen Jaunaren bila, Jaun
ahalguztidunaren mesedea eskatzera". Eta erantzungo deutsie: "Bagoaz
gu be". Herri asko eta nazino indartsuak etorriko dira Jerusalemera Jaun
ahalguztidunaren bila eta Jaunari mesede eske».
Hau dino Jaun ahalguztidunak: «Egun
hareetan, hizkuntza arrotz bakotxeko hamar gizonek soineko-ertzetik judegu bati
heldu eta esango deutsoe: "Zuekin goaz gu be, Jainkoa zuekin dala jakin
dogu-eta"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 87 [86], 1-3. 4. 5. 6-7 (R/. ik. Za 8, 23)
R/. Jainkoa gurekin da.
V/. Horra, mendi santuaren gainean oinarrituriko
uria!
Jaunak
Sion uria maiteago,
Israelgo
beste bizitoki guztiak baino.
Bai
ospetsu berba egiten dabela zutaz,
Jainkoaren
uri! R/.
V/. «Neure sinisleen arteko
autortuko
ditut Egipto eta Babilonia;
Filistea,
Tiro eta Etiopiako biztanleak
han
jaioak dira danak». R/.
V/. Eta Sion uriaz esango da:
«Han
jaioak dira danak;
Goi-goikoak
dau ha sendo ezarri». R/.
V/. Hona, Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Han
jaioak dira honeek guztiak».
Eta
dantzan eginez kantatuko dabe:
«Guztiek,
Sion, zugan bizilekua». R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Zergaitik emon argia dohakabeari?
Job liburutik
Jb 3, 1-3. 11-17. 20-23
Ahoa zabaldu eta jaio zaneko eguna madarikatu
eban Jobek, esanez:
«Madarikatua
jaio nintzaneko eguna
eta
"gizaseme bat sortu da" esan ebeneko gaua!
Zergaitik
ez ete nintzan hil amaren sabelean?
Zergaitik
ez ete nintzan ito jaiotzean bertan?
Zergaitik
jaso ninduan amaren altzoak eta bularrek esnea emon?
Nasai
egongo nintzatekean orain, atsedenean lo,
eurentzat
panteoiak eraikitzen dabezan
munduko
erregeekin eta kontseilariekin batera,
urrearen
jaube diran printzeekin,
euren
hilobiak zidarrez betetzen dabezanekin.
Sein-galdua
lez, ez nintzatekean izan be egingo,
argirik
ikusi ez daben umeen pareko.
Hor
amaitzen da gaiztoen zalaparta,
hor
aurkitzen atseden indarrik barik geldituek.
Zergaitik
emon argia dohakabeari,
zergaitik
bizia atsekabea besterik ez dabenei?
Heriotzaren
zain dagoz, eta ez jake etortzen,
altxorrak
bilatzen diran baino gurari handiagoz bilatu arren.
Pozez
zoratuko litzatekez, hilobia aurkituko balebe.
Zertako
dau bizia nondik jo ez dakian gizakiak,
Jainkoak
urteera guztiak ixten deutsozala?»
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 88 [87], 2-3. 4-5. 6. 7-8 (R/. 3a)
R/. Heldu bekizu, Jauna, nire otoitza.
V/. Jauna, ene Jainko salbatzailea,
gau
eta egun deadar egiten deutsut.
Heldu
bekizu nire otoitza,
makurtu
belarria nire garrasira. R/.
V/. Zoritxarrez asea dot barrua,
Herio-lezearen
ertzean neure bizia;
zulora
doazenakaz nabe lerrotu,
guztiz
nago indarbakotuta. R/.
V/. Heriotzaren esku nago itzita,
hilobian
dagozan hildakoak lez;
ez
zara gehiago hareetaz gogoratzen,
ataratakoak
izan dira-eta zure eskutik. R/.
V/. Zulo sakonera jaurti nozu,
Barru-barruko
ilunpeetara.
Zama
astuna dot gainean zure hasarrea,
zeure
atsebake-itsasoan murgiltzen nozu. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Mk 10, 45
R/. Aleluia.
V/. Gizonaren Semea besteen zerbitzari izatera
etorri da,
eta
bere bizia danen alde ordainsari emotera. R/.
Ebanjelioa
Jerusalemera joateko erabagia hartu eban.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 51-56
Jesusek, mundu honetatik eroana izateko
sasoia etorkiola, Jerusalemera joateko erabagia hartu eban. Mandatariak bialdu
zituan aurretik, eta Samariako herri baten sartu ziran, Jesusi ostatua
prestatzera. Baina herrikoek ez eben hartu gura izan, Jerusalemera joialako.
Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek
esan eutsoen: «Jauna, aginduko dogu zerutik sua jatsi eta kiskaldu dagizala?»
Baina Jesusek, hareekana bihurturik, agiraka egin eutsen. Gero beste herri
batera joan ziran.
Jaunak esana.
IRUZKINA
Lukasen ebanjelioko une garrantzitsuan sartzen gara. Hainbeste detaile dira kontuan hartu beharrekoak: Jerusalemera abiatzen da; aurpegia gogortu egin dau. Badaki zer aurkituko dauan, eta bete-betean doa uste on osoa Jainkoagan (Aitagan) jarrita..., ingurukoen ulertezinak inguratuta.
Honeek ondino ez dabe ulertzen edo onartzen. Samariarrek agertzen daben aurka egitea Jerusalemgo ohikune edo kultuagaitik da, ala Jesusek euren ametsak eta usteak bete ez ditulako?
Jesusek hasten dauan igoereak, ba, aurkariak aurkitzen ditu, bai kanpokoen artean, eta baita bere lagunen artean ere. Honeek euren hasarrea agertzen dabe samariarren aurka, Jesusi egindako bidegabekeriagaitik.
Baina, hori baino ez ete da? Jesusek gogor erantzuten deutse. Aurpegia gogortuta hasten dau Jerusalemerako igoerea. Bere burua bakarrik aurkitzen dau: batzuk errefusatu egiten dabe; bere lagunek ez deutsoe ulertzen, eta ondino euren txikikerietan galduta dihardue.
Ondo aukeratu ete dau? Jainkoak ez dau ziurtasunik emoten. Eta Jesusena oso-osoko aukerea da, goitik-beherakoa.
Urtean Zeharreko XXVI. eguaztena
I. urtean
I. Irakurgaia
Errege jauna,
ondo baderixozu,
bialdu nagizu
nire gurasoen urira,
barriro eraiki
dagidan.
Nehemias liburutik
Ne 2, 1-8
Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren
urtean, Nisan hilean, nik, Nehemiasek, erregearen ardaozain nintzala, ardaoa
hartu eta erregeari eskeini neutsan. Ni ez nintzan ilun agertu ordura arte
haren aurrean. Erregeak itaundu eustan: «Zergaitik aurpegi ilun hori? Ez dozu
gaixo-itxurarik; zuk bihotzeko nahigaberen bat dozu».
Ikaragarri bildurtu nintzan, eta erantzun
neutsan erregeari: «Bizi bedi erregea beti! Zelan ez egon nahigabetuta, nire
gurasoak hilobiratuta dagozan uria hondatuta eta hango ateak suak kiskalduta
dagozala?»
Orduan, erregeak esan eustan: «Zer nahi
dozu, ba?» Zeruko Jainkoari otoitz egin ondoren, erantzun neutsan erregeari:
«Errege jauna, ondo baderitxozu eta zeure gogoko banozu, bialdu nagizu Judara,
nire gurasoak hilobiratuta dagozan urira, barriro eraiki dagidan».
Erregeak, erregina aldamenean jesarrita
ebala, itaundu eustan: «Zenbat iraungo dau zure joan-etorriak? Noizko bihurtuko
zara?» Ontzat emon eban erregeak jarri neutsan epea, eta joaten itzi eustan.
Gero, esan neutsan: «Errege jauna, ondo
baderitxozu, emon egidazuz agiriak, Eufrates ibaiaren sartaldeko
gobernarientzat, Judarainoko bidea libre itzi deiden; eta beste agiri bat
Asafentzat, erregearen basozainarentzat, zura emon deidan, tenpluaren ondoko
gotorlekuko eta uriko harresietako ateak egin eta neure etxebizitza jasotzeko».
Eskatutako guztia emon eustan erregeak, Jainko ona lagun neban-eta.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 137 [136], 1-2. 3. 4-5. 6 (R/. ik. 6a)
R/. Nire mihina ahosabaian itsatsi bekit,
zutaz gogoratu ez banendi.
V/. Babiloniako ibaiertzean jesarrita gengozan
negarrez,
Sionen
oroipenez.
Ur
ondoko sahatsetan
itziak
geunkazan zitarak dingilizka. R/.
V/. Han, erbesteratu ginduezanak kantu eske
geunkazan,
gure
zapaltzaileak kanta alaien eske:
«Kanta
guretzat Siongo kantak». R/.
V/. Zelan kantatu Jaunaren kantarik
atzerriko
lurraldean?
Jerusalem,
zutaz ahaztu banendi,
gelditu
bekit eskua elbarri. R/.
V/. Itsatsi bekit mihina ahosabaian,
zutaz
gogoratzen ez banaz,
niretzat
pozbiderik bikainena
Jerusalem
ez bada. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Gizakiak ez dau arrazoi Jainkoaren kontra.
Job liburutik
Jb 9, 1-12. 14-16
Jobek esan eutsen bere adiskideei:
«Bai,
badakit benetan holan dala,
gizakiak
ez dauala arrazoi Jainkoaren kontra;
haregaz
eztabaidan hasi nahi badau,
milatik
behin ezin izango deutsola erantzun.
Jakituriaz
eta indarrez horniduta egonda be,
nork
egingo deutso aurre eta kalterik barik gelditu?
Mendiak,
ohartu barik, tokiz aldatzen ditu berak,
iraultzen
ditu bere hasarrean;
lurra
bere oinarrietan astintzen dau,
eusten
deutsoen zutabeak dardaratuazoz.
Harek
agindu ezkero, eguzkiak ez dau urteten,
izarrak
ezkutuan izten ditu.
Berak
bakarrik zabaltzen ditu zeruak
eta
oinpean hartzen itsasoko uhinak.
Berak
sortzen ditu konstelazinoak
eta
ortziko izar-multzo guztiak.
Ulermena
gainditzen daben mirariak egiten ditu,
gauza
harrigarriak, ezin konta ahala.
Nire
ondora etortzen bada be, ez dot ikusten;
ondo-ondotik
igarotzen bada be, ez naz ohartzen.
Zeozer
hartzen badau, nork esan bihurtzeko?
Nork
esango berari: "Zertan diharduzu?"
Neu
izango ete naz, bada, erantzungo deutsona?
Neuk
aurkituko ete argudioak beraren aurka?
Arrazoi
baneu be, ez neuskio erantzungo,
neure
salatzaileari erregutu egin beharko neuskio;
nik
dei egin eta harek erantzungo baleust be,
ez
dot uste nire erreguari jaramon egingo leuskionik».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 88 [87], 10b-11. 12-13. 14-15 (R/. 3a)
R/. Heldu bekizu, Jauna, nire otoitza.
V/. Egun osoan Zuri deika nago, Jauna,
eskuak luzatuz Zugana.
Egingo
ete dozu miraririk hildakoen alde?
Jagiko
ete dira kerizpeak Zu gorestera? R/.
V/. Iragartzen ete dabe hilobian zure maitasuna,
hondamen-lezan
zure leialtasuna?
Ezagutzen
ete dabez zure mirariak ilunpean,
zure
salbazino-asmoa gogorapenik bako lurraldean? R/.
V/. Baina nik, Jauna, deadar Zuri,
goiz-goizetik
doa Zugana nire otoitza.
Jauna,
zergaitik nozu baztertzen,
zergaitik
deustazu aurpegia gordetzen? R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Flp 3, 8-9
R/. Aleluia.
V/. Dana galdu neban
eta
dana zaborraren pareko jotzen dot,
Kristo
irabaztearren eta haregaz bat eginda bizitzearren. R/.
Ebanjelioa
Edonora jarraituko deutsut.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 57-62
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak bidean
joiazala, batek esan eutson Jesusi: «Edonora jarraituko deutsut». Jesusek
erantzun eutson: «Lukiek baditue zuloak eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren
Semeak, ostera, ez dauka burua non ezarririk».
Beste bati esan eutson: «Jarraitu
Niri». Baina harek erantzun: «Jauna,
itzi eidazu lehenago neure aitari lur emotera joaten». Jesusek erantzun eutson:
«Itzi hildakoei euren hildakoei lur emoten; zu zoaz Jainkoaren erreinua
iragartzera».
Beste batek, barriz, esan eutson:
«Jarraituko deutsut, Jauna, baina itzi eidazu lehenago etxekoei agur egiten».
Jesusek erantzun eutson: «Goldeari heldu eta atzera begiratzen dauana ez da gai
Jainkoaren erreinurako».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesusek erabagi sendoa hartuta jarri dau aurpegi gogorra Jerusalemera abiatzeko. Erabagi sendo horixe berori eskatzen deutse jarraitzaileei.
Lehenengoek dana lagata jarraitzen deutsoela dinoskue ebanjelariek. Eta ha-ta-guztiz ere zenbat ulertezin, tira-bira eta txikikeria euren artean...
Eta horra non jatorkozan berari jarraitzeko asmotan beste batzuk ere. Baina ba ete dauke argi non sartzen diran? Lehenengoak ez, antza; eta gogoratu egin behar deutso Jesusek.
Hurrengoak ondo beretu barik dauka, antza; eta denpora gehiago behar dau. Eta hirugarrena tradizinoari lotuegia dago. Izan ete daitekez honeik Jesusen jarraitzaile?
Goldeari oratu eta atzera begiraka dagoana... esaldia zein txarto izan dan ulertua: holangoak kondenau egingo zirala esateraino!
Ez ete daukagu erratzeko (konfunditzeko) eskubiderik? Holan uste dabenak ez dira inoiz damutuko, horretarako erratu egin dirala autortu behar dabe-eta.
Jesusek aukerak emoten deuskuz, eta erabagi sendoa hartzen laguntzen.
Urtean Zeharreko XXVI. eguena
I. urtean
I. Irakurgaia
Esdrasek
legearen liburua zabaldu
eta Jauna
goratu eban,
eta herri osoak
erantzun: «Amen, amen».
Nehemias liburutik
Ne 8, 1-4a. 5-6. 7b-12
Egun hareetan, herri osoa gizon bakar bat
lez batu zan Ur-atearen aurreko plazan. Jaunak Moisesen bitartez Israeli
emondako legearen liburua ekartzeko
esan eutsoen Esdras
lege-maisuari. Esdrasek Moisesen legearen liburua ekarri eban,
gizon-emakume eta ezaguera eben guztien batzarraren aurrera. Zazpigarren
hilaren lehen eguna zan. Eta goizetik eguerdira Ur-atearen aurreko plazan
batzar osoari irakurtzen jardun eban; herri osoa adi-adi egoan legearen liburua
entzuten.
Esdras lege-maisua, haretarako egina eben
oholtza gainean egoan zutunik. Esdrasek liburua zabaldu eban herri osoaren
aurrean, bera danen gainetik jarrita egoan-eta; liburua zabaltzeaz batera,
herri osoa zutundu zan. Gero, Esdrasek Jauna Jainko handia goratu eban, eta
herriak, eskuak jasorik, «Amen, amen» erantzun eban; ondoren, makurtu eta
lurreraino ahuspeztuz, Jainkoa gurtu eben.
Lebitarrek herriari legearen azalpena egiten
eutsoen bitartean zutunik egoan herria. Lebitarrek argi eta garbi irakurtzen
eben Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.
Herri osoak negarrari emon eutson, legearen
hitzak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras abade eta lege-maisuak
eta ziharduen lebitarrek esan eutsoen herriari: «Gaurko eguna Jaunari, geure
Jainkoari, sagaratua dogu; beraz, ez egon triste, ez negar egin».
Gainera, esan eutsien: «Zoaze eta jan haragi
guria, edan ardao gozoa, eta bialdu janaria ezer prestatuta ez daukienei be,
egun hau Jaunari sagaratua da-eta. Ez atsekabetu, Jaunaren poza da-eta zuen
indarra».
Lebitarrak be herria nasaitu nahian
ebiltzan, esanez: «Ixo! Gaurkoa egun santua da; ez egon triste!» Joan zan, ba,
herri osoa jatera eta edatera, eta zer janik ez ebanari be banatu eutsoen;
pozaren pozez egin eben jai, ulertu ebezan-eta azaldu eutsiezan berbak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 19 [18], 8-9. 10-11 (R/. 9a)
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren pozgarri.
V/. Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen
dau;
Jaunaren
mandamentua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.
Jaunaren
arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren
agindua distiratsu, begien argigarri. R/.
V/. Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,
Jaunaren
erabagiak egiazko, dan-danak bidezko;
urrea,
urre araztua baino desiragarriago,
eztia,
ezti barria baino gozoago. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Nik badakit nire eskubidearen babeslea bizi dana.
Job liburutik
Jb 19, 21-27
Jobek esan eban:
«Erruki
nitaz, erruki, ene adiskideok,
Jainkoak
berak zauritu nau-eta.
Zergaitik
erasotzen deustazue zuek be, Jainkoak lez?
Zergaitik
ez zarie ni biluzteaz aspertzen?
Ai
nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!
Edo
burdinazko eztenaz eta berunaz
betiko
grabatuak hatxean!
Nik
badakit nire eskubidearen babeslea bizi dana
eta,
azkenean, hautsaren gainetik jagiko dana.
Nire
narruazal hau hondatu ondoren,
gorputzik
barik, Jainkoa ikusiko dot.
Nik
neuk ikusiko dot, eta ez bestek;
neure
begiz ikusiko dot.
Bihotza
sutan dot neure barruan!»
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 27 [26], 7-8b. 8c-9c. 13-14 (R/. ik. 13)
R/. Jaunaren ontasuna ikusi ustean nago
bizidunen lurrean.
V/. Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki
zakidaz eta erantzun.
Bihotzak
esaten deust:
«Bilatu
egizu haren aurpegia». R/.
V/. Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
ez
ezkutatu niri zeure aurpegia.
Ez
baztertu zeure zerbitzari hau hasarre,
Zu
zaitut-eta laguntza. R/.
V/. Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodana
bizidunen
lurrean.
Itxaron
Jaunagan!
Eutsi
gogor, izan bihotz!
Itxaron
Jaunagan! R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Mk 1, 15
R/. Aleluia.
V/. Hurrean da Jainkoaren erregetza, dino
Jaunak;
bihotz-barritu zaiteze eta sinistu Barri
Ona. R/.
Ebanjelioa
Hareen gainean kokatuko da zuen bakea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 1-12
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeta hamabi
ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu zituan binaka, bera joatekoa zan herri
eta leku guztietara.
Eta esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina
beharginak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jaubeari bialdu dagizala langileak
bere uztara. Zoaze! Bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan
boltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur
egiten.
Edozein etxetan sartzen zariela, esaizue
lehenengo: “Bakea etxe honetakoei!” Eta han bakezalerik bada, haren gainean
jarriko da zuen bakea; osterantzean, barriz, zuen bakerik barik geldituko dira.
Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukienetik, ze, beharginari zor
jako bere saria.
Ez ibili etxez etxe. Herriren baten sartu
eta ondo hartzen bazaituee, jan ipintzen deutsueenetik, osatu bertako gaixoak
eta esaiezue: “Hurrean dozue Jainkoaren erreinua”.
Baina herriren baten sartu eta onartzen ez
bazaituee, urten plazara eta esan: “Oinetara batu jakun zuen herriko hautsa be
berton astintzen deutsuegu. Dana dala, jakizue hurrean dala Jainkoaren
erreinua”.
Begira: auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa
izango dau, herri harek baino».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesusen Barri ona entzuten eta onartzen dauana bera ere Barri Onaren zabaltzaile bihurtzen da, eta Maisuak egiten dauan eran egin behar dau zabalkuntza: bere makaltasunen jabe izanda, eta erasopean ibiliko dala jakinda; baina ez dauala gogorkeriarik erabili behar izango (bildotsak otso artean…), apaltasuna baino.
Barri Onaren zabalkuntza ez da izango etxekoak agurtzeko, edo non-ze-barritan ibilteko atxaki. Iragarpenaren lehentasunak bizkortasuna eskatzen dau barrikerietan ibiltea gaitzetsiz.
Bai sortuazo leikela hartu-emon bat, alkartekide izatera eroan leikena eta alkarrenganatzeko indarra dauala, ondo hartua danean…
Honen aurrean bai begiratu behar izango geukela zein izan dan Eleizearen ebanjelizatze erea eta abadeon jarduna. Zenbat bider egin dan (egiten dan?) zamaipean eta gogorkeriaz, bildurra sartzen dala eta Barri Ona berea dalakoan, eta ez, haren bidez gizakiak Jainkoaganako bidean jarteko eran.
Gaurko Eleizea beste bide batzutan doa…, Frantzisko Aita santuari esker. Jarraituko ete deutsagu?
Urtean Zeharreko XXVI. barikua
I. urtean
I. Irakurgaia
Pekatu egin
dogu Jaunaren aurka
eta ez deutsagu
obedidu.
Baruken Profezia liburutik
Ba 1, 15-22
Honan egingo dozue otoitz: «Jauna gure
Jainkoa bakarrik da zuzena. Gu, barriz, lotsaturik gagoz, gaur ikusi
leitekenez; lotsaturik judeguok eta jerusalemdarrok; lotsaturik gure erregeak,
agintariak, abadeak, profetak eta gurasoak. Pekatu egin dogu Jaunaren aurka eta
ez deutsagu obedidu. Ez dogu aditu Jaunaren, gure Jainkoaren, berbea eta ez
deutsegu jarraitu emon deuskuzan aginduei.
Jaunak gure gurasoak Egiptotik atara ebazan
egunetik gaur arte ez gaiakoz Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, eta uko
egin deutsagu haren berbea entzuteari. Horregaitik, zoritxarrez josiak eta
madarikazinopean gagoz; madarikazino hori Jaunak Moisesen bidez adierazo eban,
esnea eta eztia darion lurraldea guri emoteko gure asabak Egiptotik atara
ebazanean.
Ez dogu aditu Jaunaren, gure Jainkoaren,
berbea, eta ez entzunarena egin deutsegu bialdu deuskuzan profeten esanei;
bestetara, nork bere barruko jokera gaiztoei jarraituz, jainko arrotzak zerbidu
doguz eta Jaunari, gure Jainkoari, atsegin ez jakona egin».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 79 [78], 1-2. 3-4. 5. 8. 9 (R/. 9b)
R/. Libratu gagizuz, Jauna, zeure izenaren ohoreagaitik.
V/. Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean
sartu dira,
zure
tenplu santua profanatu dabe,
Jerusalem
hondakin-pilo bihurtu.
Zure
zerbitzarien gorpuak
janari
emon deutsiez zeruko hegaztiei,
zure
fededunen haragia lurreko piztiei. R/.
V/. Ura lez isuri dabe hareen odola Jerusalem
inguruan,
eta
ez egoan inor lur emoteko.
Auzoko
herrien barregarri bihurtu gara,
ingurukoen
irain eta burla. R/.
V/. Noiz arte, Jauna? Betiko ete zagoz hasarre?
Noiz
arte zure maitasun mindua,
sua
lez, gure aurka biztua? R/.
V/. Ez leporatu guri geure aurrekoen erruak!
Betorkigu
laster zure errukia,
lur
jota gagoz-eta guztiz. R/.
V/. Lagundu egiguzu, gure Jainko salbatzaile
horrek,
zeure
izenari ohore eginez;
libratu
gagizuz eta parkatu gure pekatuak
zeure
izenaren ohoreagaitik. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Egun baten be
agindu ete deutsazu goizari?
Heldu ete zara
itsasoaren iturburuetaraino?
Job liburutik
Jb 38, 1. 12-21; 40, 3-5
Jaunak ekatxaren erditik erantzun eutson
Jobi:
«Bizitzako
egun baten be emon ete deutsazu agindua argi-urratzeari
edo
bere tokia izentatu egunsentiari,
lurrari
beronen ertzetatik heldurik,
gaizkileak
bertatik astindu dagizan?
Lurraren
gain-azala eratzen da orduan,
buztina
moldean lez,
eta
apain jantzia sortzen;
baina
ukatu egiten deutse argia gaizkileei
eta
hareen asmo gaiztoak galarazo egiten ditu.
Heldu
ete zara itsasoaren iturburuetaraino
edo
ibili ur-lezearen sakonean?
Erakutsi
ete deutsuez Herioaren erreinu iluneko ateak?
Ba
ete dakizu zein zabala dan lurra?
Esaidazu,
dana dakizun horrek!
Zein
da argiaren etxeko bidea? Non da ilunpearen egoitza?
Eroango
ete zeunkez euren herrialdera
eta erakutsiko
etxerako bidea?
Jakingo
dozu, ziur, jaioa zinan-eta ordurako,
eta
hainbeste urte dozuz, gainera!»
Jobek erantzun eutson Jaunari:
«Ni
ez naz inor, zer erantzungo deutsut?
Eskuaz
ahoa itxiko dot.
Behin
eta birritan berba egin dot,
eta
ez dot beste erantzunik gehituko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 139 [138], 1-3. 7-8. 9-10. 13-14b (R/. 24b)
R/. Gidatu ni, Jauna, betiko bidetik.
V/. Jauna, Zuk aztertzen nozu eta ezagutzen,
badakizu
noiz jesartzen nazan eta noiz jagitzen.
Urrunetik
sumatzen dozuz nire asmoak;
ohartzen
zara noiz nabilen eta noiz natzan,
zehatz
ezagutzen dozuz nire ibilbide guztiak. R/.
V/. Nora joan naiteke zure arnasatik urrun?
Nora
ihes egin zure aurretik?
Zerura
igonda be, Zu han,
Herio-lezara
jatsita be, Zu bertan. R/.
V/. Nahiz argiaren sorlekurantz hegaz egin,
nahiz
sartaldeko itsas mugetan kokatu,
han
be zure ezkerra gainean izango dot,
zure
eskumeak helduko deust. R/.
V/. Zuk eratu deustazu barrua,
amaren
sabelean eiho nozu.
Eskerrak
Zuri, harrigarriro egin nozulako,
miresgarriak
dira zure egintzak! R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Sal 95 [94], 8a. 7d
R/. Aleluia.
V/. Gaur, ez gogortu bihotza;
entzun
Jaunaren ahotsa. R/.
Ebanjelioa
Ni onartzen ez
nauanak,
bialdu nauan ha ez dau onartzen.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 13-16
Aldi haretan, honan berba egin eban Jesusek:
«Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan be, Tiro eta Sidon uri jentiletan
zuengan hainbat mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihotz-barrituak zirateken,
dolu-jantziz estaldu eta hautsetan jesarrita. Horregaitik, Tirok eta Sidonek
zigor bigunagoa izango dabe auzian zuek baino.
Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altzatuko ete
zara? Lurraren barreneraino jausiko zara!
Zuei entzuten deutsuenak Neuri entzuten
deust, eta zuek onartzen ez zaituenak Neu ez nau onartzen; Ni onartzen ez
nauanak, barriz, bialdu nauana bera ez dau onartzen».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesusek egin eban epai baten aurrean gagoz, ala (ziurrenik) haren lehenengo jarraitzaileen alkarteek uste eben baieztapen baten aurrean? Jesusek bere ebanjelizatze lana Genesaret aintzira ondoko herrietan jorratu eban (Korozain, Betsaida, Kafarnaum…). Eta holantxe jarraituko eben haren lehen ikasleek ere. Baina uriok lepo emoten deutsee.
Sodoma eta Gomorra ziran Jainkoaren graziari uko egiten eutsoenen ezaugarri. Eta uri hareen zoria honeena baino gogorragoa izango zala uste eben, eta halan epaitzen dabe.
Argi dauke Maisuak merezi dauan begiramena merezi dabela haren bialduek ere, haren izenean joanik, ha lez onartuak behar izango leukee izan-eta.
Zelango bizipena! Barri Onari uko egiteak zoritxarrean jausiazoten dauala, eta zigor gogorra hartzera eroan. Eta beste hauxe ere bai: Barri Onaren zabaltzailea ez dabilela bere kabuz, Jesus Jaunaren izenean baino; eta harek merezi dauan begiramen berbera merezi dauala honek ere.
Urtean Zeharreko XXVI. zapatua
I. urtean
I. Irakurgaia
Zoritxarra bialdu
deutsuenak berak
poza emongo deutsue betiko.
Baruken Profezia liburutik
Ba 4, 5-12. 27-29
Izan bihotz, ene herri,
Israelen
izenari bizirik eusten deutsazun horrek!
Jentilei
salduak izan zarie, baina ez hondatuak izateko;
Jainkoaren
hasarrea biztu dozuelako itzi zaitue arerioen esku.
Zeuen
Egilea sumindu dozue,
deabruei,
eta ez Jainkoari, sakrifizioak eskeiniz.
Ahaztu
egin dozue jaten emon eutsuen Jainko betikoa,
eta
atsekabetu hazi zinduezan ama Jerusalem.
Jainkoaren zigorra gainean zala ikustean,
Jerusalemek esan eban:
«Entzun,
Siongo auzook:
nahigabe
handia bialdu deust Jainkoak.
Seme-alabak
katigu joaten ikusi ditut,
Jainko
betikoak bialdurik.
Pozik
hazi nebazan, negarrez eta nahigabez itzi deutset joaten.
Ez
bedi inor poztu, ni alargun eta danek baztertua ikustean:
seme-alaben
pekatuakaitik gelditu naz bakarrik,
Jainkoaren
legetik desbideratu diralako.
Izan
bihotz, ene seme-alabok, eta egin deadar Jainkoari!
Gogoratu
da zuetaz
zoritxarreko
egoera horretara eroan zaituena.
Lehenean
Jainkoagandik urruntzea erabagi bazenduen be,
bihurtu
orain beragana, gogotsuago oraindino bera bilatuz.
Zoritxarra
bialdu deutsuenak berak
salbatuko
zaitue eta poza emongo betiko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 69 [68], 33-35. 36-37 (R/. 34a)
R/. Entzun deutse Jaunak behartsuei.
V/. Ikusi egizue, apalok, eta poztu,
izan
bihotz, Jainkoaren bila zabiltzenok.
Izan
be, entzuten deutse Jaunak behartsuei,
ez
ditu gitxiesten berari lotuak.
Goratu
begie zeru-lurrek,
itsasoak
eta bertan bizi diran guztiek. R/.
V/. Salbatuko dau, bai, Jainkoak Sion,
eraikiko
ditu barriro be Judako uriak;
bertan
biziko dira eta haren jaube izango.
Jainkoaren
zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,
haren
izena maite dabenak han biziko. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Orain, neure
begiz ikusi zaitut!
Beraz, damutzen
naz esandakoaz.
Job liburutik
Jb 42, 1-3. 5-6. 12-16 (heb. 1-3. 5-6. 12-17)
Jobek erantzun eutson Jaunari:
«Badakit
dana zeinkela Zuk,
ez
dagoala ezinezko egitamurik Zuretzat.
Zeuk
esana da:
"Nor
da nire egitasmoa amatatzen dauana, ezer jakin barik?"
Bai,
jakin barik berba egin dot
ulertu
ezin dodazan misterioei buruz.
Entzutez
bakarrik ezagutzen zindudazan;
orain
neure begiz ikusi zaitut!
Beraz,
damutzen naz esandakoaz,
hautsean
eta errautsean jesarrita».
Ondorengo urteetan aurrekoetan baino
oparoago bedeinkatu eban Jaunak Job: hamaika mila ardi, sei mila gamelu, mila
idi-pare eta mila asteme izan ebazan. Zazpi seme eta hiru alaba be izan ebazan.
Alaba zaharrenari Usoa jarri eutson izena, bigarrenari Kanela Lorea, eta
hirugarrenari Lurrunontzi. Ez zan herrialde osoan Joben alabak baino emakume
ederragorik; eta semeak lez, oinordeko egin ebazan Jobek.
Harrezkero, ehun eta berrogei urtez bizi
izan zan Job, eta bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren
belaunaldira arte ikusi ahal izan ebazan. Zahartuta eta urtetsu hil zan Job.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 66 eta 71. 75 eta 91. 125 eta 130 (R/. 135a)
R/. Erakutsi aurpegi argia, Jauna, zeure zerbitzari honi.
V/. Irakatsi niri ondo bereizten eta ezagutzen,
fidatzen naz-eta zure aginduez.
On egin deust atsekabetua izateak,
zure arauak ikasteko. R/.
V/. Badakit, Jauna, zure erabagiak zuzenak
dirana,
leialtasunez atsekabetu nozuna.
Gaur arte diraue gauza guztiek zure
erabagiz,
danak menpeko dozuz-eta. R/.
V/. Zeure zerbitzari nozu, emoidazu adimena,
eta ezagutuko ditut zure aginduak.
Argigarri da zure hitzen
adierazpena,
adimena emoten deutse ezikasiei. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
xumeari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Poztu zaiteze zuen izenak zeruan idatzirik dagozalako.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 17-24
Aldi haretan, hirurogeta hamabi ikasleak
pozez beterik bihurtu ziran, eta esan eutsoen Jesusi: «Jauna, deabruak be
menpean jartzen jakuz zure izenean».
Jesusek erantzun eutsen: «Oinaztua lez
zerutik jausten ikusi dot Satanas. Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko
eta arerioaren indar guztiak azpian hartzeko ahalmena emon deutsuet, eta ezin
izango deutsue ezerk be kalterik egin. Halan be, ez poztu espirituak menpean
jartzen jatzuezalako; poztu, bai, zeuen izenak zeruan idatzita dagozalako».
Une haretan, Jesusek, Espiritu Santuaren
pozez beterik, esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza
honeek jakitunei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsezuzalako.
Bai, Aita, halan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork
ezagutzen Semea nor dan, Aitak baino; ezta Aita nor dan be, Semeak baino eta
Semeak agertu gura deutsonak baino».
Eta ikasleakana bihurturik, esan eutsen
eurei bakarrik: «Zorionekoak, zuek ikusten dozuena ikusten daben begiak. Hara
zer dinotsuedan: profeta eta errege askok ikusi gura izan eban zuek ikusten
dozuena, baina ez eben ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eben
entzun».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Gauza askotan jarri geike gure adimena ebanjelio zati hau entzutean (irakurtean): bialduen poza, alde batetik. Arrakastatsua izan da, ba, euren urteerea.
Nork ez dau gogoratzen, barri-barritan egindako lan batek ondo urtetearen poza? Baina badirudi ez dabela ondo ulertu arrakastea, eta Jesusek jakitun jarten ditu.
Bialduek, Jesusen ahalmenez jantziak iragarri dabe Erreinua, eta izan dabe arrakastea. Baina arrakasteak emon deutsen pozari baino gehiago begiratu behar izango leuskioen iragarpena egin ahal izateari berari. Horixe da izenak erreinuan idatzita eukitea.
Horixe irakatsi deuskue (eta irakasten dogu): ondorengo saria itxaroten; eta sariak poztu egiten gaitu. Ez dogu aintzat hartzen lan hori egiteko gauza izatea… Jesusek geugan izatea bere uste ona.
Behar bada, txiki eta apalak ez garalako izango da, honeexek baino ez diralako erreinuko onurez jabetzen.
Jainkoa guztiei agertzen bajake ere, ondasunak guztiei isurten badeutsez ere… txikiek baino ez dira horretaz ohartzen. Zergaitik?