Urtean Zeharreko VII. astelehena
I. urtean
I. Irakurgaia
Gauza guztien aurretik sortua da jakituria.
Siraken liburuaren hasiera
Si 1, 1-10
Jakituria guztia Jainkoagandik dator,
haregaz dago beti.
Itsas
hondarra, euri-tantak,
gizaldiz
gizaldiko egunak, nork zenbatu?
Zeruaren
garaiera, lurraren zabalera,
itsasoaren
sakonera, nork neurtu?
Gauza
guztien aurretik sortua da jakituria,
betidanik
adimena eta zuhurtasuna.
Jakituriaren
sustraia nori emon jako aditzera?
Haren
egintza trebeak nork ezagutu?
Bat
bakarra da jakituna, biziro bildurgarria:
Jauna,
bere tronuan jesarrita dagoana.
Berak
sortu eban jakituria, harek ikusi eta neurtu be,
harek
banatu berak egindako guztien gain;
gizaki
guztiei emon deutse bere eskuzabaltasunez,
eta
ondino esku zabalagoz maite dabenei.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 93 [92], 1ab. 1c-2. 5 (R/. 1a)
R/. Errege da Jauna, ospez jantzia.
V/. Errege da Jauna, ospez jantzia,
Jauna
indarrez jantzia eta inguratua! R/.
V/. Sendo ezarria dago mundua,
ez
dago kili-kolo.
Zure
tronua sendo ezarria dago betidanik,
betikoa
zara Zu! R/.
V/. Zure erabagiak fidagarri dira;
zure
etxea santutasunez eder, Jauna,
betiereko
egunetan. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Bekaizkeriaz
eta norgehiagokeriaz beterik bazagoze,
ez harrotu.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 3, 13-18
Senide maiteok: Zuen artean jakitunik eta
eskarmentu handikorik badala? Erakutsi begi hori bere biziera jatorraz eta
jakituriari dagokion gozotasunaz. Baina bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz
beterik bazagoze, ez harrotu eta ez ibili egiaren kontra guzurretan.
Hori ez da goitik datorren jakituria,
lurrekoa baino, giza maila hutsekoa eta deabruarena. Bekaizkeria eta
norgehiagokeria diran tokian, han dira nahastea eta era guztietako
gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria, barriz, garbia da lehenengo; gainera,
baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana,
alderdikeriarik eta itxurazalekeriarik bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe
eta frututzat zuzentasuna batzen.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 19 [18], 8. 9. 10. 15 (R/. 9a)
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren pozgarri.
V/. Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen
dau;
Jaunaren
mandamentua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau. R/.
V/. Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren
agindua distiratsu, begien argigarri. R/.
V/. Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,
Jaunaren
erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
V/. Hartu egizuz atseginez nire hitz eta
gogoetak,
Jauna,
ene harkaitz eta askatzaile. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. 2 Tm 1, 10
R/. Aleluia.
V/. Kristo Jesus gure Salbatzaileak heriotza
ezereztu dau
eta
bizia argitu Barri Onaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Sinistu nahi dot! Lagundu sinisbako honi!
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 14-29
Aldi haretan, Jesus eta berarekin zituan
lagunak menditik jatsi eta ikasleakana heldu ziranean, jentetza handia ikusi
eben hareen inguruan, eta lege-maisu batzuk eurekin eztabaidan. Jentea
harrituta gelditu zan Jesus ikustean eta lasterka joan jakozan agurtzera.
Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Zer zenduen horreekin eztabaidan?»
Jentarteko batek erantzun eutson: «Maisu,
hemen ekarri deutsut neure semea: berba egiten izten ez deutsan espiritua
dauka. Non edo han espiritua jaubetzen jakonean, lurrera botatzen dau, eta
mutikoa, adurra dariola eta hagin-karraskadaka, gogor-gogor eginda gelditzen
da. Zure ikasleei eskatu deutset espiritua botatzeko, baina ezin izan dabe».
Jesusek esan eutsen: «Hau gizaldi
sinisgogorra! Noiz arte egon behar ete dot zuekaz? Noiz arte jasan behar ete
zaituet? Ekarri mutikoa». Ekarri eutsoen, eta espirituak, Jesus ikusteagaz
batera, gogor astindu eban mutikoa, eta lurrean iraulka eta adurra eriola itzi
eban.
Jesusek itaundu eutson aitari: «Noiztik dago
holan?» Harek erantzun: «Ume-umetarik.
Askotan bota izan dau harek surtara baita uretara be, hil eragiteko. Ezer egin
ahal badozu, errukitu zaitez gutaz eta lagundu eiguzu». Jesusek esan eutson:
«Ahal dodan dinozu? Dana ahal dau sinisten dauanak». Orduan, mutikoaren aitak
deadarka: «Sinistu gura dot! Lagundu sinisbako honi!»
Jesusek, jentea pilotuz joiala ikusirik,
gogor eraso eutson espiritu gaiztoari: «Espiritu gorra eta mutua, Neuk agintzen
deuat: urten egik honengandik eta ez sartu barriro». Espirituak, garrasika eta
itzelezko astindua emonez, urten egin eban. Mutikoa hilda lez gelditu zan;
hilda egoala inoan askok; baina Jesusek eskutik hartu eta altzatuazo egin eban,
eta mutikoa zutunik jarri zan.
Jesus etxeratu zanean, ikasleek itaundu
eutsoen bakarrean: «Eta guk, zergaitik ezin izan dogu espiritua bota?» Jesusek
erantzun eutsen: «Era honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza da».
Jaunak esana.
Iruzkina
Zergaitik ete garoaz eztabaidara erlijinoak? Eztabaidotatik ezer onik ez atarateko gainera!
Nork autortu daike ez daukala sinismenik, edo, daukana, motelegia dala? Ba ete dabe sinismenik Jesusen ikasleek eurek ere?
Ebanjelioko gazte deabruak hartua herri guztiaren ezaugarri izan daiteke. Dagoan egoera horretatik ezin dabe askatu ez erlijio agintariek, ez Jesusen ikasleek ere. Eta honeik harrituta dagoz…
Hemen jazoko dan osakuntzea ere mailaka egingo da:
—Alkarrizketeak sinismenik ezaren autorkuntzea ekarriko dau (gaztearen aitagan);
—Jesusen aginduaz gaztea hilda lez geratzen da; eta jenteak hildakotzat emoten dau;
—Jesusek eskutik oratu eta jagiazo egingo dau;
—Ikasleen harridureak erantzuna izango dau: sinismena ez da Jainkoagazko lotura estua baino; ez da bati emon eta galdu daiteken ezer. Otoitzean garatu beharrekoa baino.
Holantxe aurkitzen dogu Jainko askatzailea, salbatzailea.
Urtean Zeharreko VII. martitzena
I. urtean
I. Irakurgaia
Prestatu zeure burua probarako.
Siraken liburutik
Si 2, 1-13 (gr. 1-11)
Ene seme, Jauna zerbidu nahi badozu,
prestatu
zeure burua probarako.
Sendotu
bihotza eta eutsi gogor,
ez
larritu estualdian.
Lotu
zakioz Jaunari, ez aldendu harengandik,
eta
goratua izango zara azken orduan.
Onartu
egizu jazo lekizuken guztia,
izan
jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan,
sutan
probatzen da-eta urrea
eta
apalkuntzaren labean Jainkoak gogoko dituanak.
Izan
uste on Jaunagan, eta berak lagunduko deutsu,
zuzendu
zeure jokabidea eta itxaron beragan.
Jaunari
begirune deutsazuenok, sinistu haren errukian,
ez
desbideratu, jausi ez zaitezen.
Jaunari
begirune deutsazuenok, izan uste on harengan,
ez
jatzue saririk faltako.
Jaunari
begirune deutsazuenok, maitatu egizue Jauna
eta
berak argiz beteko deutsue bihotza.
Begira
antxinako belaunaldiei eta ikusi:
Nork
jarri eban uste ona Jaunagan, eta ustel urten?
Nork
iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?
Nork
egin eutson dei, eta harek entzungor egin?
Ez!
Jauna errukitsua eta bihozbera da,
pekatuak
parkatu eta salbatu egiten dau atsekabealdian.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 37 [36], 3-4. 18-19. 27-28. 39-40 (R/. ik. 5)
R/. Itzi Jaunaren esku zeure zoria,
berak ekinean jardungo dau-eta.
V/. Izan konfiantza Jaunagan eta egin on dana,
bizi
lurraldean eta zaindu leialtasuna.
Izan
bedi Jauna zure atsegina,
eta
emongo deutsu zure bihotzak eskatzen dauana. R/.
V/. Jauna arduratzen da zintzoen biziaz,
betiko
iraungo dau hareen ondareak;
zoritxar-sasoian
ez dira lotsagarri izango,
asebeteak
dira izango gose-egunetan. R/.
V/. Alde gatxetik, egin on dana,
eta
beti izango dozu non bizia;
zuzenbidea
maite dau-eta Jaunak
eta
ez ditu bertan behera izten bere fededunak. R/.
V/. Jaunagandik dator zintzoen salbazinoa,
bera
dabe gotorlekua arrisku-sasoian;
Jaunak
lagundu eta onik ataratzen ditu,
gaiztoengandik
onik atara eta salbatzen,
harengan
babesten dira-eta. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Eskatu eta
hartzen ez badozue,
txarto eskatzen
dozuelako da.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 4, 1-10
Senide maiteok: Nondik sortzen dira zeuen
artean dozuezan hasarreak eta burrukak? Ez ete zeuen barruan burrukan dabiltzan
grina txarretatik? Zeozer gogotsu gura izan eta eskuratu ezin dozuenean,
hilketak egiten dozuez; zeozer nahi izan eta lortu ezin dozuenean, zarraparra
sortu eta burrukan egiten dozue. Ez badaukazue, eskatzen ez dozuelako da;
eskatu eta hartzen ez badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuen grina
txarrak asetzeko eskatzen dozuelako.
Desleialak halakoak! Ez ete dakizue
munduaren adiskide izatea Jainkoaren arerio izatea dala? Beraz, munduaren
adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren arerio egiten da. Ala Liburu Santuak
alperrik diharduala uste dozue, hau esatean: «Gogo biziz maite dau Jainkoak
gugan jarri dauan espiritua»? Bada, handiagoa da oraindino haren onginahia;
horregaitik dino:
«Jainkoak
aurre egiten deutse harroei,
baina
mesede apalei».
Jarri zaiteze, beraz, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo dau zuengandik. Hurreratu zaiteze Jainkoagana, eta hurreratuko jatzue. Garbitu egizuez eskuak, pekatariok! Garbitu bihotza, gogo-biko zarienok! Autortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihurtu bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura. Apaldu zaiteze Jaunaren aurrean eta harek goratuko zaitue.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 55 [54], 7-8. 9-11a. 23 (R/. 23a)
R/. Jarri zaitez Jaunaren eskuetan,
zeure Ongileak deutsu eutsiko.
V/. Hauxe dinot neure kautan: «Ai uso-hegoak
banitu!
Hegan
egingo neuke beste nonbaiten geratzeko.
Urrun
bai urrun egingo neuke ihes,
basamortuan
jarriko nintzateke bizitzen. R/.
V/. Laster aurkituko neuke babesa
ekatxaren
haize-burrundaratik».
Nahastu,
Jauna, horreen mihin maltzurra.
Gogorkeria
eta hasarrea ikusten ditut urian,
gau
eta egun biraka harresietan. R/.
V/. Jarri zaitez Jaunaren eskuetan,
zure
Ongileak deutsu eutsiko.
Ez
dau sekula zintzoa jausten itziko. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Ga 6, 14
R/. Aleluia.
V/. Jainkoak libra naiala harrotzetik,
gure
Jaunaren gurutzean izan ezik,
gurutze
horri esker,
mundua
hilik dago-eta niretzat eta ni munduarentzat. R/.
Ebanjelioa
Gizonaren Semea
gizakien esku itziko dabe.
Lehenengo izan
nahi dauana izan bedi danetan azkena.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 30-37
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak Galilean
zehar ebiltzan. Jesusek ez eban hori inork jakiterik gura, ze, ikasleei
irakastera emona egoan. Holan inotsen: «Gizonaren Semea gizakien esku itziko
dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da». Hareek,
ostera, ez eben ulertzen zer esan gura eutsen; itauntzeak, barriz, bildurra
emoten eutsen.
Heldu ziran Kafarnaumera eta, etxean
egozala, Jesusek itaundu eutsen: «Zer eztabaida izan dozue bidean?» Baina hareek
berbarik ez; ze, euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben bidean.
Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik,
esan eutsen: «Lehenengo izan nahi dauana izan bedi danetan azkena eta danen
zerbitzaria».
Gero, umetxu bat hartu, hareen erdian jarri
eta, besarkatuz, esan eutsen: «Holako ume bat nire izenean onartzen dauanak Neu
onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Neu onartzen, ezpada ze, bialdu
nauana bera baino».
Jaunak esana.
Iruzkina
Behin eta barriro jarten deusku Markos ebanjelariak Jesus ikasleei heriotzearen inguruko azalpenak emoten. Honeek ez dabe inondik inora onartzen Jesusen heriotzea.
Jesusentzat bizitza Jainkoaren erreinuagaitik emon egiten dan dohaia da; ha beretzat gordeten ahalegintzen danak galdu egingo dau.
Zein gatx egiten jaken (egiten jakun) hau onartzea! Zer behar ete dogu Jesusen aukeraketara heltzeko? Zelan askatu geintekez lotuta gaukezan siniskera, ohikeria, handigura eta usteetatik?
Irakatsi egin behar deutse Jesusek ikasleei, eta inork enbarazurik egingo ez deutsen nonora daroaz. Sakona izan behar dau irakaskuntzak; inoren ingerentziarik eukiko ez dauana. Baina…
Prest ete gagoz gure usteak, ziurtasunak eta siniskerak albo batera itzi, eta Jesusi aditzeko, uste on osoa harengan jartera heltzeraino?
Eredutzat, umea onartzea jarten deusku Jesusek. Umea ez zan kontuan hartzen, edozertarako erabilia zan… Prest gagoz maila horretara heltzeko, gure bizitza besteen zerbitzuan jarteko, galtzeraino, eta hori Jainkoaren erreinua iragartea dala uste izateko? Ala besteen gainetik egotea bilatzen dogu?
Urtean Zeharreko VII. eguaztena
I. urtean
I. Irakurgaia
Jakituria maite dabenak ditu Jaunak maite.
Siraken liburutik
Si 4, 12-22 (gr. 11-19)
Jakituriak bere seme-alabak goratzen ditu
eta
bere bila dabiltzanak zaintzen.
Ha
maite dauanak bizia maite dau;
haren
bila ahalegintzen diranak pozez beteko dira.
Ha
dauanak aintza izango dau ondare,
gorabehera
guztietan Jaunak bedeinkatu egingo dau.
Jakituria
zerbitzen dabenek
Jainko
santua dabe zerbitzen;
ha
maite dabenak ditu Jaunak maite.
Haren
esanera dagoanak mundua epaituko dau,
hari
lotzen jakona seguru biziko da.
Inor
jakituriaz fidatzen bada, bereganatu egingo dau,
eta
ondorengoak be haren jaube izango dira.
Baina
bide bihurrietatik
eroango
dau lehenengo jakituriak,
bildurra
eta ikara sufriduazoko deutsa,
heziketa
zorrotzaz saminduko dau
eta
proban jarriko bere aginduekin,
haretaz
bene-benetan fidatu arte.
Ondoren,
barriz, bete-betean bihurtu eta poztu egingo dau,
eta
bere ezkutukoak azalduko deutsaz.
Baina
desbideratzen bada, baztertu egingo dau
eta
bere burua hondatzen itziko deutsa.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 165 eta 168. 171-172. 174-175 (R/. 165a)
R/. Gainezka dabe bakea, Jauna,
zure nahia maite dabenek.
V/. Gainezka dabe bakea zure nahia maite dabenek,
ez
ditu ezerk jausiazoko.
Gordetzen
ditut zure legeak eta aginduak,
zeure
aurrean dozuz nire ibilbide guztiak. R/.
V/. Isuri begie nire ezpanek gorespena,
zure
arauak irakatsi deustazuz-eta.
Iragarri
begi zure agintzaria nire mihinak,
zuzenak
dira-eta zure agindu guztiak. R/.
V/. Gogo biziz gura dot, Jauna, zure salbazinoa,
eta
zure nahian dot gozamena.
Bizi
nadila, bizi, Zu goresteko,
izan
dagidazala lagun zure erabagiak. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Ez dakizue zuen
bizitza zer izango dan.
Beste hau esan behar zeunkie: «Jaunak nahi
badau».
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 4, 13-17
Senide maiteok: Entzun orain zuek, hau
esaten dozuenok: «Gaur edo bihar halako urira joango gara, eta urtebete emongo
dogu han, negozioak egiten eta dirua irabazten». Hau esaten dozue, eta ez
dakizue zuen bizitza bihar zer izango dan. Une batez agertu eta behingoan
desagertzen dan lainoa besterik ez zarie-eta!
Beste hau esan behar zeunkie: «Jaunak nahi
badau eta bizi bagara, hau edo bestea egingo dogu». Zuek, ostera, zeuen
harrokeriaz puztuta zabiltze, eta holako harrokeria guztiak txarrak dira. Zelan
on egin jakinik, egiten ez dauanak pekatu egiten dau.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 49 [48], 2-3. 6-7. 8-10. 11 (R/. Mt 5, 3)
R/. Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
V/. Entzun hau, herri guztiok,
zagoze
adi, munduko biztanleok,
jente
apal eta handiki,
aberats
eta behartsu. R/.
V/. Zergaitik bildur izan zoritxar-egunean,
maltzurren
gaiztakeriak inguratzen nauanean?
Euren
ondasunetan dabe horreek konfiantza
eta
euren aberastasun handiaz harrotzen dira. R/.
V/. Hara, gizakiak ezin dau bere burua askatu,
ezta
Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu be.
Karuegia
da biziaren erospen-saria,
inoiz
ordaindu ahal izateko.
Amaibarik
biziko ete da, bada?
Ez
ete dau inoiz hilobia ikusiko? R/.
V/. Ikusten doguz jakitunak hiltzen,
baita
zentzunbakoak eta inozoak galtzen be,
euren
ondasunak besterentzat itziz. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Jn 14, 6
R/. Aleluia.
V/. Neu naz bidea, egia eta bizia, dino Jaunak;
ezin
da inor Aitagana joan,
nire
bidez izan ezik. R/.
Ebanjelioa
Gure aurka ez dagoana gure alde dago.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 38-40
Aldi haretan, Joanek esan eutson Jesusi:
«Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botatzen, eta galazo egin
gura izan deutsagu, ez da gure taldekoa-eta».
Baina Jesusek erantzun: «Ez galazo, ze, ez
da inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto berba eginez
jardungo dauanik. Ze, gure aurka ez dagoana gure alde dago».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Zelan ulertu ete dogu eta geure egunerokoan bizi izan Jesusen maitasun-agindua! Agindu honek arerioak ere maitatzera garoazanean.
Senideak maitatzea, geure taldekoak edo eritxi berekoak maitatze lez ulertzen badogu, ez dogu Jesusen maitasun-agindua ondo ulertu.
Oraindino bide horrexetan dabilz —esan daiteke— Joanen taldekoak ere: eurak dira aukeratuak eta Jesusen jarraitzaileak; eta alkar maitatu behar dabe Jesusen aginduari jarraiki. Baina besteak? Euren taldeko ez diranak? Edo beste talde batzutan militatzen dabenak? Edo arerio ere dabezanak?
Geure artean ere badago, oraindino, holan ulertzen dauanik: taldekideak edo eritxi berekoak, edo lagunak maitatzeko agindua dala Jesusena.
Holan uste dabenek ez dabe ondo ulertu Jesusen maitasun-agindua.
Eta gatx egingo jake —beste kontestu baten bada ere— beste esaldi ha: «Gugaz ez dagoana geure aurka dago».
Urtean Zeharreko VII. eguena
I. urtean
I. Irakurgaia
Bihurtu Jaunagana luzatu barik.
Siraken liburutik
Si 5, 1-10 (gr. 1-8)
Ez oinarritu aberastasunetan,
ez
esan: «Ez dot beste ezeren beharrik».
Gogo
biziak eta indarrak ez zagiezala
zeure
bihotzaren grinak jarraitzera eroan.
Ez
esan: «Nork ni menperatu?»,
benetan
Jaunak zigortu egingo zaitu-eta.
Ez
esan: «Pekatu egin eta ez jat ezer jazo»,
Jauna
eroapen handikoa dalako da-eta hori;
baina
ez zaitez parkamenaz hain seguru egon
pekatua
pekatuaren gain pilatzeko.
Ez
esan: «Handia da haren errukia,
parkatuko
deustaz nire pekatu ugariak»;
izan
be, errukiorra eta, era berean, hasarrekorra da-eta ha,
eta
jausiazoko dau pekatariengana bere sumina.
Bihurtu
Jaunagana luzatu barik, ez ibili gerotik gerora,
bat-batean
helduko da-eta Jaunaren hasarrea
eta
ezereztua izango zara zigor-egunean.
Ez
oinarritu bidebakokeriazko aberastasunetan,
ez
deutsue ezertarako balio izango ezbehar-egunean.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 1, 1-2. 3. 4 eta 6 (R/. Sal 40 [39], ik. 5a)
R/. Zorionekoa
Jaunagan itxaropidea jartzen dauana!
V/. Zorionekoa gaiztoen aholkuari jarraitzen ez
deutsana,
pekatarien
bidean ez dabilena,
ezta
lotsabakoen batzarrean jesartzen be;
Jaunaren
legean atsegin dauana,
haren
legea gau eta egun hausnartzen dauana. R/.
V/. Ur-ertzean landaturiko zuhaitzaren antzekoa
da:
emoten
dau bere sasoian frutua,
eta
ez jako orririk igartzen;
egiten
dauan guztiak ondo deutsa urteten. R/.
V/. Ez holan gaiztoak, ez holan,
haizeak
daroan galautsaren antzekoak dira.
Jaunak
zaintzen dau zintzoen bidea;
gaiztoena,
barriz, galdu egiten da. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Langileei
ordaindu ez zeuntsien soldata deadarka dabil,
eta igitarien
deadarrra Jaun ahalguztidunaren belarrietara heldu da.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 5, 1-6
Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar
eta aiene, gainera datorkizuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen
aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen
urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez
jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue
aberastasuna.
Zuen soloetan uzta batu eben langileei
ordaindu ez zeuntsien soldata deadarka dabil, eta igitarien deadarrra Jaun
ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Bapo bizi izan zarie zuek hemen lurrean
eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zarie hilketa-egunerako.
Errubakoa kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan deutsue aurre egin.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 49 [48], 14-15b. 15c-16. 17-18. 19-20 (R/. Mt 5, 3)
R/. Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
V/. Horra hor euren buruaz fidatzen diranen
zoria,
asebeterik
bizi diranen azkena:
hilen
egoitzara daroez ardiak lez,
Herioa
dabe artzain. R/.
V/. Zuzen-zuzenean jaisten dira hilobira,
amatatu
egiten da hareen irudia,
hilen
egoitza dabe bizileku.
Baina
Jainkoak askatuko dau nire bizia
Herio-lezearen
menpetik,
eta
beragaz hartuko nau. R/.
V/. Ez bildur izan inor aberasten bada,
bere
etxeko ondasunak gehitzen baditu;
hiltzean
ez dau beragaz ezer eroango,
aberastasunak
ez deutsa jarraituko. R/.
V/. Bizi zala, bere burua zoriontzen eban:
«Goratu
egiten haue, dana ondo doakialako».
Baina
asaben artera joango da,
gehiago
argirik ikusiko ez dabenen artera. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. 1 Ts 2, 13
R/. Aleluia.
V/. Onartu egizue Jainkoaren hitza,
ez
giza hitz huts lez,
Jainkoaren
hitz lez baino, halan da-eta. R/.
Ebanjelioa
Hoba dozu
eskubakar betiko bizian sartu,
bi eskuak
dozuzala infernura joan baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 41-50
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Mesiasen jarraitzaile zarielako, baso bete ur bada be emoten deutsuena,
benetan dinotsuet, ez da saririk barik geldituko. Nigan sinisten daben txiki
honeetakoren baten sinismena okerbidean jartzen dauanak, hoba leuke errotarria
samatik lotu eta itsasora botako balebe.
Zure eskuak galbidean jartzen bazaitu, ebagi
egizu; hoba dozu eskubakar betiko bizitzan sartu, esku biak dozuzala infernura,
amatatu ezineko surtara, joan baino.
Zure oinak galbidean jartzen bazaitu, ebagi
egizu; hoba dozu hankabakar betiko bizitzan sartu, oin biak dozuzala infernura
jaurtia izan baino.
Zure begiak galbidean jartzen bazaitu, atara
egizu; hoba dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, begi biak dozuzala
infernura jaurtia izan baino; han ez da hiltzen barruko harra, ezta sua be
amatatzen.
Izan be, suaz gazitu behar dira danak. Gauza
ona da gatza; baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Euki egizue
gatza zeuongan eta zagoze bakean alkarrekin».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Jesusek saria aitatzen dau, saritua izatea. Saritua izango da detaile txikiena daukana bera ere.
Baina zer ulertzen dogu sariaz? Besteagaitik egiten dan edozer berez da saria, gizakoiago egiten gaitulako.
Era berean, bestea gizagetu daiken edozerk norbera gizagetzen dau, eta berez da norberaren kalterako.
Baina gu ez gabilz parametrootan. Guk uste dogu besteen alde egiten doguntxoa Jainkoak kontuan hartuko dauala eta horren ordaina emongo deuskula arinago-beranduago.
Holan pentsatzea izten ez badogu… Ez dogu inoiz ulertuko bestearen alde egin neikeana egiten ez badot, berez dodala kaltegarri, nire gizatasunean hazteko erea eukita gauzatu ez dodalako.
Hauxe da jazoten jakuna saria heriotza ondoren jatorkula uste dogunean.
Ulertu daigun, ba: gure lehen zeregina geure gizatasunean haztea da, eta hori bideratzen dauan edozer gauzatu beharrekoa dogu; eta eragozten dauan edozer saihestu beharreko.
Eta bardin bestea gizatze orduan ere.
Urtean Zeharreko VII. barikua
I. urtean
I. Irakurgaia
Balio neurtezina dau adiskideak.
Siraken liburutik
Si 6, 5-17
Aho goxoak adiskideak ugaritzen ditu,
mihin
atseginak hartu-emon onak gehitzen.
Izan
daitezala asko agurtzen zaituenak,
baina
aholkulariak milatik bat.
Adiskide
bat egiten dozunean, ibili kontuz,
eta
ez jarri arinegi konfiantza harengan,
izaten
da-eta nor berari komeni jakonean lagun danik,
eta
atsekabealdian irauten ez dauanik.
Izaten
da adiskiderik, arerio bihurtu
eta,
zuen arteko auzia argitaratuz, lotsatuazoten zaituanik.
Izaten
da adiskiderik, mahaikide izan
eta
atsekabealdian irauten ez dauanik;
oparotasunean
zabiltzanean, zugaz bat da,
zure
zerbitzariakaz be atsegingarri;
baina
behea jota bazagoz, aurka jarriko jatzu
eta
ezkutatu egingo da zugandik.
Urrundu
zaitez arerioengandik, ibili kontuz adiskideekin.
Adiskide
zintzoa babesleku segurua da;
aurkitzen
dauanak altxorra aurkitzen dau.
Adiskide
zintzoak ez dau preziorik, balio neurtuezina dau.
Adiskide
zintzoa osasungarri da bizitzan;
Jaunari
begirune deutsoenek aurkituko dabe.
Jaunari
begirune deutsanak ondo bideratzen dau adiskidetasuna;
zelakoa
dan bera, halakoa izango da laguna.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 12 eta 16. 18 eta 27. 34-35 (R/. 35a)
R/. Gidatu nagizu, Jauna, zeure aginduen bidetik.
V/. Bedeinkatua Zu, Jauna,
irakatsi
niri zeure arauak.
Zure
arauetan dot gozamena,
zure
hitzak ez ditut ahazten. R/.
V/. Edegi nire begiak, ikusi daidazan
zure
legearen irakaspen harrigarriak.
Ulertuazo
niri zeure legeen bidea,
eta
hausnartuko ditut zure egintza harrigarriak. R/.
V/. Emoidazu ulermena, eta beteko dot zure legea,
bihotz-bihotzez
dot gordeko.
Gidatu
nagizu zeure aginduen bidetik,
horixe
dot-eta atsegin. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Ate-atean da epailea.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 5, 9-12
Senideok: Ez ibili bata bestearen aurka
marmarka, kondenatu ez zagieezan; begira, epailea ate-atean da.
Senideok, hartu egizuez sufrimentuaren eta
pazientziaren eredutzat Jaunaren izenean berba egin eben profetak. Zoriontsu
autortzen doguz holako eroapena izan ebenak. Ezaguna dozue Joben pazientzia,
eta badakizue zelako azkena emon eutson Jaunak; Jauna, izan be, bihozbera da
eta errukiorra.
Baina guztien gainetik, ene senideok, ez
egin zinik, ez zeruagaitik, ez lurragaitik, ezta beste edozergaitik be. Zuek
esan «bai», bai danean, eta «ez», ez danean, Jainkoak kondenatu ez zagiezan.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 8-9. 11-12 (R/. 8a)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ez
dihardu eten barik auzitan,
ez
dau hasarrea betiko gordetzen. R/.
V/. Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan
haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan
sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Jn 17, 17b. a
R/. Aleluia.
V/. Zure hitza da egia, Jauna;
sagaratu
gagizuz egiaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Jainkoak bat
egin dauana
ez begi
gizakiak banatu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 10, 1-12
Aldi haretan, Jesus Judeako mugetan sartu
eta Jordan ibaiaz bestaldera igaro zan. Barriro jentetza handia batu jakon eta
bera, ohi ebanez, irakasten hasi jaken.
Hurreratu jakozan fariseu batzuk eta, Jesus zertan harrapatuko, itaundu
eutsoen: «Bidezko ete jako gizonari emaztea iztea?» Harek erantzun eutsen: «Zer
agindu eutsuen horren gainean Moisesek?» Eta hareek: «Moisesek dibortzio-agiria
idatzi eta emaztea izteko baimena emon euskun».
Jesusek esan eutsen: «Zeuen
burugogorkeriagaitik emon eutsuen Moisesek lege hori. Baina, munduaren
hasieratik, Jainkoak gizonezko eta andrazko egin zituan; horregaitik,
gizasemeak bere aita-amak itziko ditu eta emaztearekin alkartuko da, eta biak
bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Holan, bada,
Jainkoak bat egin dauana ez begi gizakiak banatu».
Gero, etxean, arazo berberari buruz itaundu
eutsoen ikasleek. Jesusek esan eutsen: «Bere emaztea itzi eta beste bategaz
ezkontzen danak adulterioa egiten dau lehenengoaren kontra; eta bere senarra
itzi eta beste bategaz ezkontzen dan emazteak, adulterioa egiten dau era
berean».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Fariseuek deabruaren lanetan dihardue. Jesusi mahairatzen deutsoen arazoa urtenbide bakoa zan, euren artean etenbarik eztabaidatua; eta Jesusek erantzuten dauana erantzuten dauala ezin izango dau ihes egin.
Eta ikasleek eurek ere ez dakie nondik dabizen, haizeak nondik emoten deutsen.
Jakin beharreko gauzea litzateke adulterioa judeguen artean ez zala sexu kontu bat, jabetasunaren aurkako kontua baino.
Eta honetan Fariseuek amestu ere ezin egin eikeen eremuan sartzen dauz Jesusek gizonezkoaren eta andrazkoaren parekotasuna aurkezten deutsenean. Hareek ez eben kontuan hartzen gizonaren aldetiko adulterioa baino; eta Jesusek emakumearena ere mahairatzen deutse.
Honetan Eleizeak zehatz jokatzen dau: maitasun kontua da ezkontza bizitza; maitasunean datza sakramentua. Benetako maitasuna apurtu-ezina da.
Arazoa maitasunean barik norberekerian oinarritzen dan ezkon-bizitza da. Maitasunik ez dan lekuan ez dago sakramenturik; egin leiteken gauza bakarra, haren ezgauzatasuna autortzea litzateke (nulo deklaratzea).
Urtean Zeharreko VII. zapatua
I. urtean
I. Irakurgaia
Bere irudiko egin eban Jainkoak gizakia.
Siraken liburutik
Si 17, 1-13 (gr. 1-15)
Jaunak lurretik sortu eban gizakia
eta
bertara bihurtuazo barriro.
Egun-kopuru
eta denpora jakina ezarri eutsen
eta
lurreko gauzen gain ahalmena emon.
Berea
lako indarrez jantzi ebazan eta bere irudiko egin.
Gainerako
bizidunei gizakienganako bildurra sartu eutsen,
basapiztien
eta hegaztien nagusi izan eitezan gizakiak.
Mihina,
begiak eta belarriak eratu eutsezan,
pentsatzeko
eta aukeratzeko ahalmena emon.
Jakintzaz
eta bereizmenez bete ebazan,
eta
ona zer dan eta txarra zer dan irakatsi.
Bere
argia jarri eutsen bihotzean,
bere
egintzen handitasuna igarri egien.
Honan,
haren izen santua goratuko dabe,
egintzen
handitasuna aldarrikatuko.
Gainera,
jakintza emon eutsen, baita bizia dakarren legea be.
Betiko
ituna egin eban hareekin, bere erabagiak jakinazo.
Haren
aintza handia ikusi eben gizakien begiek,
haren
ahots gorena entzun hareen belarriek.
Esan
eutsen: «Aldendu bidebakokeriatik»;
bakotxari
aginduak emon eutsozan lagun hurkoari buruz.
Jaunak
beti dau aurrean gizakien jokabidea,
hau
ez da ezkutatzen haren begietatik.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 13-14. 15-16. 17-18a (R/. 17)
R/. Jaunaren maitasuna betidanik betidaino
begirune deutsoenentzat.
V/. Zelan aita seme-alabentzat errukior,
halan
Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera;
ondo
daki-eta zerez garan eginak,
gogoan
dau hautsa garala gu. R/.
V/. Gizakia! Haren egunak bedarraren pareko,
zelaiko
lorea lez da loratzen
eta,
haizeak ikutu orduko, behingoan galtzen,
egoan
tokian lorratzik itzi barik. R/.
V/. Jaunaren maitasuna, barriz, betidanik
betidaino
begirune
deutsoenentzat,
haren
salbazino-asmoak belaunez belaun dirau
haren
ituna gordetzen dabenentzat. R/.
II. urtean
I. Irakurgaia
Indar handia dau zintzoaren otoitz sutsuak.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 5, 13-20
Senide maiteok: Zuetako inor sufritzen
dagoala? Egin dagiala otoitz. Pozik dagoala? Kantatu dagizala gorazarreak.
Zuetako inor gaixo dagoala? Dei egin deiela eleiza arduradunei, beraren alde
otoitz egin eta Jaunaren izenean orioz igurtzi dagien. Fedez egindako otoitzak
osasuna emongo deutsa gaixoari eta jagiazoko dau Jaunak, eta parkatu egingo
deutsa, pekaturik egin badau.
Autortu batak besteari zeuen pekatuak eta
egin otoitz alkarren alde, salbatu zaitezen. Indar handia dau zintzoaren otoitz
sutsuak. Gu lako gizakia zan Elias be, baina sutsu egin eban otoitz euririk
egin ez egian, eta hiru urte eta sei hilabetean ez eban lurrean euririk egin.
Gero, otoitz egin eban barriro, eta zeruak euria emon eban eta lurrak frutua
ekarri.
Ene senideok, zuetarikoren bat egiatik
aldentzen bada eta beste batek bihurtuazoten badau, jakizue, pekataria okerreko
bidetik zuzentzen dauanak bere burua heriotzatik salbatzen dauala, eta pekatu
askoren parkamena lortzen.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 141 [140], 1-2. 3 eta 8 (R/. 2a)
R/. Nire otoitza izan bedi, Jauna, zure
aurrean
intsentsua lez.
V/. Jauna, deika naukazu, zatorkidaz bizkor!
Entzun
nire ahotsa dei egiten deutsudanean.
Nire
otoitza izan bedi zure aurrean intsentsua lez,
nire
esku jasoak arrats-oparia lez. R/.
V/. Ezarri, Jauna, zaintzailea nire ahoari,
gorde
nire ezpanetako atea.
Zugan
ditut begiak, Jauna, ene Jauna,
Zugan
naz babesten, ez nagizu hiltzen itzi. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
xumeari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Jainkoaren
erreinua ume batek lez hartzen ez dauana
ez da ezelan be
bertan sartuko.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 10, 13-16
Aldi haretan, umeak eroan eutsoezan Jesusi,
ikutu egizan; ikasleek, baina, hasarre egiten eutsien. Hori ikustean, hasarratu
egin zan Jesus eta esan eutsen: «Itzi umeei Nigana etortzen, ez galazo, ze,
holakoena da Jainkoaren erreinua. Benetan dinotsuet: Jainkoaren erreinua ume
batek lez hartzen ez dauana ez da ezelan be bertan sartuko».
Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten zituan
umeak, eskuak gainean ezarriz.
Jaunak esana.
IRUZKINA
«Ez galazo umeei nigana etortea…» Aurreragokoan esan dauana bera: ez galazo… gure taldekoa izan ez arren on egiten diharduanari. Inori ez geuskio galazo behar, ba.
Aldi haretan umeak ez ziran kontuan hartzekoak (emakumeak ere ez); enbarazu ziran gizonezkoen handitasunaren aurrean.
Baina Jesusentzat umeek nabaritzen dabe Erreinuak eskatzen dauzan baloreak: erabatekotasuna, apaltasuna, xalotasuna… nagusitan erakusten edo azaleratzen ez diran baloreak.
Horrexegaitik hartzen ditu Jesusek umeak erreinuan sartu gura dauanarentzako eredu lez. Eta harek onartze ezaugarria iragarten deutse eskuak gainean ezarriz eta bedeinkatuz.
Badaukagu horretan aurreratu beharrik gizarte matxista eta patriarkal honetatik urten gura badogu, zeruetako erreinuaren testigu izateko gure inguruan.