Urtean Zeharreko V. zapatua
I. urtean
I. Irakurgaia
Jainko Jaunak
Edengo baratzetik bota egin eban gizakia,
lurra landu
egian.
Hasiera liburutik
Has 3, 9-24
Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko
Jaunak gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure
oin-hotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri
nengoalako». Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinazo deutsu narrugorri
zengozala? Galazo neutsun zuhaitzeko frutua jan dozu ala?» Gizonak erantzun:
«Laguntzat emon deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot».
Orduan, Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak
erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan
egin dot».
Orduan, Jainko Jaunak esan eutson sugeari:
«Hori
egin dualako,
madarikatua
izango haz
abere
guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel
gainean ibiliko haz arrastaka
eta
hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren
arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire
eta haren ondorengoa;
honek
burua zapalduko deua,
eta
hik orpotik helduko deutsak».
Emakumeari esan eutson:
«Umedun
gelditzean, oinazeak ugarituko deutsudaz,
eta
saminez izango dozuz umeak.
Gurariak
senarragana bultzatuko zaitu,
eta
ha izango dozu nagusi».
Eta gizonari esan eutson:
«Emaztearen
esana entzun
eta
galazo neutsun zuhaitzeko frutua jan dozulako,
madarikatua
lurra zure erruz.
Nekearen
nekez atarako deutsazu janaria
zeure
bizitzako egun guztietan.
Sasia
eta laharra emongo deutsu,
basalandarez
janaritu beharko dozu.
Zeure
bekokiko izerdiz jango dozu ogia,
lurrera
bihurtu arte, handik hartua zara-eta.
Hautsa
zara eta hautsera bihurtuko zara».
Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson
izena, bizidun guztien ama dalako. Jainko Jaunak narruzko soinekoz jantzi
ebazan gizona eta emaztea. Gero, Jainko Jaunak esan eban: «Horra gizakia
gutariko bat bihurtua, onaren eta txarraren ezagutzaren jaube. Ez dagiala orain
eskua luzatu eta biziaren zuhaitzeko frutua be hartu eta, ha janez, betiko
bizi».
Beraz, Jainko Jaunak Edengo baratzetik bota
egin eban gizakia, lurra landu egian, handik izan zan-eta hartua. Gizakia bota
ondoren, izaki hegodun batzuk eta suzko ezpata distiratsua ezarri ebazan Edengo
baratzearen sortaldean, biziaren zuhaitzerako bidea zaintzeko.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 90 [89], 2. 3-4. 5-6. 12-13 (R/. ik. 1)
R/. Jauna, gure ihesleku Zeu izan zara
gizalditik gizaldira.
V/. Mendiak jaio baino lehen,
lurra
eta mundua sortu baino lehen,
Jainko
zara Zu betidanik betidaino. R/.
V/. Gizakia hautsera bihurtuazoten dozu,
esanez:
«Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai,
mila urte zure begietan
atzo
igaro zan eguna adina,
gaualdi
bat adina. R/.
V/. Hor daroazuz gizakiak,
ametsa
lez dira;
ernetzen
dira goizean bedarra lez;
goizean
erne eta loratzen da-eta,
arratsaldean
zimeldu eta igartzen. R/.
V/. Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren
muinaz jaubetu gaitezan.
Bihurtu
zakiguz, Jauna! Noiz arte?
Errukitu
zaitez zeure zerbitzariez. R/.
I. eta II. urteetan
Aleluia
Mt 4, 4b
R/. Aleluia.
V/. Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren
ahotik urteten dauan hitz guztitik baino. R/.
Ebanjelioa
Asetzeraino jan eben guztiek.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 8, 1-10
Egun hareetan, barriro jentetza oso ugaria
izanik eta zer janik ez, Jesusek ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Erruki dot
jente hau; badaroez hiru egun Neugaz eta ez dabe ezer be jateko. Etxera
baraurik bialtzen baditut, bidean lur jota geldituko dira, urrutitik etorriak
be badira-eta».
Ikasleek esan eutsoen: «Baina nondik atara
bakartade honetan honeek asetzeko beste ogi?» Berak itaundu eutsen: «Zenbat ogi
daukazuez?» Eta hareek erantzun:
«Zazpi».
Orduan, jenteari lurrean jesartzeko agindu
eutson. Gero, zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin
ondoren, zatitu eta bere ikasleei emon eutsezan, banatu egiezan. Hareek
jenteari banatu eutsoezan.
Bazituen arraintxu banaka batzuk be; Jesusek
bedeinkatu zituan eta hareek be banatzeko agindu eutsen.
Asetzeraino jan eben guztiek, eta zazpi
otzara bete ebezan hondakinakaz. Lau mila inguru ziran. Ostean, Jesusek agur
egin eutsen, eta bere ikasleakaz txalupara igon eta Dalmanuta aldera joan zan.
Jaunak esana.
IRUZKINA
Oraindino ulertzen ez dan zeozer esan gura dau Ebanjelioetan ogi ugalketa sei bider agertzeak. Baina hurreratu gaitezan jazoerara.
Alde batzuk dagoz lehenengo ugalketeagaz bat ez datozanak bigarren honetan. Oraingo ugalketa hau atzerritarren lurraldean jazoten da; eta Jesusena da ekimena: bera errukitzen da paganoekaz. Eta ogi-arrainen zenbakia ere ez da bardina: hemen zazpi da zenbakia: zeozer agertu gura deusku?
Argi izten deusku ebanjelariak Jesusen ardurea: Erreinuaren testigu izatea, atzerrian ere bai, danok garala Jainkoaren seme-alaba, eta inoiz ez gaitula ahanzten. Eta atzerritarrak ere, entzundakoa gauzatuz, euren ondasunak eta izatea alkarbanatzera heltzen dirala.
Baina ogi-ugalketa errepikatzeak ez ete deutso hasi barri dan Eukaristiari lehentasuna emoten? Lehenengo ikasleak mahai-inguruan alkartzen ziran euren alkartasuna ospatzeko, indartzeko, eta Jesusek bialduak izateko. Horixe zan hareen bizikereak behar eban ogia, jakia: Jainkoaren Hitza eta Jesu Kristorekin bat egitea.
Guk,
gure egunotan, bazterreratuta ez ete daukagu Eukaristia beste ogi
batzuez elikatu gura dogulako? Eta gizakia ez da bizi ogi hutsetik…